55. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Xehetasun-azterketa PIP-1en (Alfarería plaza). Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2023ko otsailaren 28an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat PIP-1en (Alfarería plaza), Irunberriko Udalak sustatua.

Hartara, argitara ematen dira iragarki hau eta aipatutako xehetasun-azterketa, eranskin gisa, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Irunberrin, 2023ko martxoaren 7an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2304025