55. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MURIETA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Alkatearen 2023-0017 Ebazpena, martxoaren 7koa, zeinaren bidez Murietako Udalaren zerbitzuko funtzionario izendatzen baita Iñaki Abáigar Gómez, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan aritzeko.

Alkatearen azaroaren 15eko 2022-0055 Ebazpenaren bidez onetsi ziren honako deialdi hau eta haren oinarriak: deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu hutsa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek premiazko neurriak ditu hizpide, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdi hori argitaratu zen 2022ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 21ean, eta udal web-orrian.

Alkatearen abenduaren 27ko 2022-0062 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onetsitako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Izangaien zerrenda eta merezimendu-lehiaketan eskuratutako kalifikazioak argitaratutakoan, alkatearen urtarrilaren 12ko 2023-0002 Ebazpenaren bidez, hamar egun balioduneko epe bat ireki zen, deialdiaren 9. oinarrian ezarritako baldintzak frogatzeko, eta, alkatearen otsailaren 9ko 2023-0012 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsa aukeratzeko egintzara deitu zen, eta 5 egun balioduneko epea ireki zen lanpostua aukeratzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, deialdian eskatutako baldintzak beterik, puntuaziorik handiena eskuratu duen izangaiaren alde. Proposamen hori toki erakundearen atarian argitaratu zen, deialdiaren web-fitxan, 2023ko otsailaren 16an.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostu hutsa esleitzea.

Horiek horrela,

EBATZI DUT:

Lehena.–Iñaki Abáigar Gómez izendatzea Murietako Udalaren zerbitzuko funtzionario, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan aritzeko.

Bigarrena.–Lanpostu hutsa esleitzea, I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

Hirugarrena.–Xedatzea ezen proposatu den izangaiak hartu beharko duela lanpostuaren jabetza Murietako Udalean, hilabeteko epean, kontratazioa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinarazpenaren ondorio berak izanen dituela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Epe horretan, behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko arrazoiak salbu, lanpostuaz jabetzen ez bada, Murietako Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

Laugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Murietan, 2023ko martxoaren 7an.–Alkatea, Felipe Ajona Chasco.

I. ERANSKINA

Esleitutako lanpostua

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

ABÁIGAR GÓMEZ, IÑAKI

ZERBITZU ANITZAK

D

FUNTZIONARIOA

OSOA

Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten, erabakiaren kontra errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iragarkiaren kodea: L2303903