54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa Eultza sektorea garatzeko plangintza eta kudeaketako hirigintza-hitzarmenean. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2023ko martxoaren 9an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Aldaketa Eultza sektorea garatzeko plangintza eta kudeaketako hirigintza-hitzarmenean. Hasierako onespena.

Lehena.–Hasiera batez onestea aldaketa egitea Barañaingo Udalak eta Eultza sektoreko UE-1 eta UE-2 unitateetako konpentsazio batzordeek sinatutako plangintza eta kudeaketako hirigintza-hitzarmenean. Hitzarmena 2021eko azaroaren 25eko osoko bilkuran onetsi zen.

Bigarrena.–Hitzarmeneko aldaketa jendaurrean jartzea hogei egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita."

Barañainen, 2023ko martxoaren 9an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2304139