54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Udaltzaingoan 8 inspektore lanpostu betetzeko

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko otsailaren 27an, honako deialdi hau onetsi zuen:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da Iruñeko Udaltzaingoko 8 inspektore lanpostu betetzea, funtzionario-araubidekoak eta B mailakoak, Iruñeko Udaltzaingoari atxikiak, lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia baino lehen horretarako deituko den lehiaketa espezifikoan hutsik geratzen direnak.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Hautapen-prozedura honako arau hauen xedapenen arabera gauzatuko da: Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legea, Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua onesten duen abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honetako oinarriak.

3.–Iruñeko Udaltzaingoko inspektore lanpostuetan sartzeko prozedurak.

3.1. Iruñeko Udaleko Udaltzaingoko inspektoreen lanpostuetara sartzeko zortzi plaza hutsak bi prozeduratan banatuko dira:

–6 plaza, barne-igoeran, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez, eta 2 txandatan banatuta:

  • 4 plaza, Iruñeko Udaleko Udaltzaingoko kideendako barne-igoerako txandan (barne-igoerako txanda).
  • 2 plaza, Nafarroako Polizia guztiendako igoera-txanda irekian (igoera-txanda irekia).

–2 plaza, Iruñeko Udaltzaingoko inspektore lanpostuan sartzeko oposizio bidez.

3.2. Oposizioan betetzen ez diren lanpostuak lehiaketa bidez kategoriaz igotzeko prozeduraren barne-igoerako txandakoei gehituko zaizkie.

Era berean, igoera-txanda irekian betetzen ez diren lanpostu guztiak barne-igoerako txandakoei gehituko zaizkie.

Txanda horretako izangaiek hautaprobak gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako betetzen ez diren barne-igoerako txandako plazak hutsik geratuko dira, eta ez zaizkie igoera-txanda irekikoei gehituko.

Barne-igoerako txandan probak gainditzen dituzten izangaien kopurua lanpostu hutsen kopurua baino handiagoa baldin bada, txanda horretako probak gainditu eta lanposturik gabe gelditu direnek aukera izanen dute igoera-txanda irekiko lanpostuetarako lehiatzeko, betiere txanda horretako izangaiekin lehian eta lortutako guztizko puntuazioari jarraikiz.

3.3. Lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia -deialdiko 9. oinarrian deskribatua- egin baino lehen hautatu beharreko lanpostu hutsen kopurua eta txanda zehaztuko dira.

4.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

4.1. Izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte kategoriaz igotzeko lehiaketan onartuak izateko:

4.1.1. Barne-igoerako txandako izangaiak.

a) Gutxienez 3 urteko antzinatasuna izatea Iruñeko Udaltzaingoko inspektoreorde lanpostua jabetzan hartu zen dataz geroztik.

b) Jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea, zein lanpostutatik igo nahi den hartan.

c) Unibertsitateko Gradu- edo Diplomatura-titulua, Ingeniaritza Teknikoko, Arkitektura Teknikoko edo horien baliokidea den titulua edukitzea, edo Lizentziatura bateko, Ingeniaritzako edo Arkitekturako lehenengo hiru ikasturteak osorik amaiturik edukitzea edo halakoa erdiesteko moduan egotea eskaerak aurkezteko epea amaitzean.

Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokien baliozkotzea edo, bestela, horren homologazio-egiaztagiria eduki beharko dute. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Bigarren jarduerako administrazio-egoeran deklaratua ez egotea.

4.1.2. Igoera-txanda irekiko izangaiak:

a) Gutxienez 3 urteko antzinatasuna izatea, lanpostuaren jabetzaren datatik, inspektoreorde lanpostuan, Nafarroako Polizia Kidegoetako edozeinetan.

b) Jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea, zein lanpostutatik igo nahi den hartan.

c) Unibertsitateko gradu-titulua edo diplomaturakoa, Ingeniaritza Teknikoko, Arkitektura Teknikoko edo horien baliokidea den titulua edukitzea, edo lizentziatura, ingeniaritza edo arkitektura baten lehenengo hiru ikasturteak osorik amaiturik edukitzea edo halakoa erdiesteko moduan egotea eskaerak aurkezteko epea amaitzean.

Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokien baliozkotzea edo, bestela, horren homologazio-egiaztagiria eduki beharko dute. Baldintza hori ez zaie aplikatuko araututako lanbideen esparruan eta Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean beren lanbide-kualifikazioa aitortzea lortu duten izangaiei.

d) Bigarren jarduerako administrazio-egoeran deklaratua ez egotea.

4.1.3. Betekizun horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean beteta eduki beharko dituzte izangaiek, eta plazaren jabetza hartu arte mantendu beharko dira.

Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte aurreko baldintza horiek.

4.2. Izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte oposizioan onartuak izateko:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Gutxienez 18 urte izatea eta nahitaezko erretirorako gehienezko adina ez gainditzea.

c) Unibertsitateko gradu-titulua edo diplomaturakoa, Ingeniaritza Teknikoko, Arkitektura Teknikoko edo horien baliokidea den titulua edukitzea, edo lizentziatura, ingeniaritza edo arkitektura baten lehenengo hiru ikasturteak osorik amaiturik edukitzea edo halakoa erdiesteko moduan egotea eskaerak aurkezteko epea amaitzean.

Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokien baliozkotzea edo, bestela, horren homologazio-egiaztagiria eduki beharko dute. Baldintza hori ez zaie aplikatuko araututako lanbideen esparruan eta Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean beren lanbide-kualifikazioa aitortzea lortu duten izangaiei.

d) Deialdiaren jomuga den lanpostuak berezko dituen eginkizunak betetzeko behar diren gaitasun fisiko eta psikikoak izatea, eta deialdiaren IV. eranskinak jasotzen dituen ezein zio medikorengatik baztertzeko moduan ez egotea.

e) Doluzko delitu bat dela kausa kondenatua ez izatea, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik baztertua ere, eta eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, deusetan galarazi gabe errehabilitazioaren onura aplikatzea, zigor eta administrazio arloetako arauei jarraikiz.

f) Ibilgailuak gidatzeko B motako baimena edukitzea.

g) Su-armak aldean eramateko konpromisoa, eta, behar izanez gero, erabiltzekoa. Horretarako, eskatzaile bakoitzak horren gaineko erantzukizunpeko adierazpena eginen du.

Betekizun horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean beteta eduki beharko dituzte izangaiek, eta plazaren jabetza hartu arte mantendu beharko dira. Aurreko horretatik kanpo geratzen da gidabaimenari dagokiona; izan ere, horren jabetza deialdi honen 10.2.2 oinarrian aurreikusitako prestakuntza-ikastarorako onartutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratzen den egunari dagokio.

Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte aurreko baldintza horiek.

5.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta. Eskaerak aurkezteko ezarritako epea luzaezina izanen da.

5.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek eskaera telematikoki aurkeztu beharko dute, Interneten bidez, www.pamplona.es helbidean, honako nabigazio bide honi jarraiki: "Izapideak eta lizitazioak’’, "Lan-eskaintzak’’, "Enplegu publikoa’’, "Enplegu publikoko deialdiak’’, deialdi honi dagokion aipamenean.

5.3. Tasak.

Oposizioan parte hartzea eskatzen dutenek 41,60 euroko tasa ordaindu beharko dute azterketa-eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik.

Tasa telematikoki ordainduko da, eskaera formalizatzeko unean, telematikoki ordaintzeko sistema seguru baten bidez.

Azterketa-eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa-eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

5.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

5.4.1. Eskabidea online aurkeztean, izangaiek, kasuaren arabera, eskaneatutako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, telematikoki, helbide honetan:

Bat.–Igoera-txanda irekian parte hartzen duten izangaiek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

Ziurtagiria, organo eskudunak emana, honako hauek egiaztatzen dituena: interesdunak gutxienez 3 urteko antzinatasun egiaztatua duela inspektoreorde lanpostuan, lanpostuaz jabetu zen egunetik zenbatzen hasita; interesdunak zer lanpostutatik igo nahi duen eta hartan zer administrazio-egoeratan dagoen: jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian; identifikazio profesionaleko zenbakia, eta izangaia Nafarroako zein Polizia Kidegotakoa den edo zein den haren atxikipeneko toki-entitatea.

Bi.–Kategoriaz igotzeko lehiaketa-prozeduran parte hartzea eskatzen duten izangaiek, bi igoera-txandetako edozeinetan dela ere, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Deialdiaren 4. oinarriko 4.1.1.c) eta 4.1.2.c) apartatuetan eskatzen diren tituluetako baten fotokopia, edo titulu horiek lortzeko eskubideak ordaindu izanaren frogagiriarena, edo, hala badagokio, eskabideak aurkezteko epearen barruan eskuratzeko moduan dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

b) Alegatzen dituzten merezimendu guztiak egiaztatzen dituzten agiriak, deialdiaren II. eranskinean ezarritako baremoarekin bat, eta alegatutako merezimenduen zerrenda.

Igoera-txanda irekian parte hartzen duten pertsonei dagokienez, emandako zerbitzuen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, administrazio publiko eskudunak emana. Ziurtagiri horretan, zehatz-mehatz jaso beharko dira enplegu bakoitzean emandako zerbitzuak, II. eranskineko baremoan aurreikusitakoarekin bat, eta berariaz adierazi beharko dira zerbitzu horien hasiera- eta amaiera-datak, bai eta egoki den beste edozein datu gehigarri ere.

Aurrekoa gorabehera, ez dituzte ondoko merezimendu hauek aurkeztu beharko, parte-hartzaile bakoitzaren espediente pertsonalean sartuko baitira zuzenean, eta deialdia egin duen organoak Epaimahaiari emanen baitizkio, baloratu ditzan:

–Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak eta Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak ematen dituzten ikastaroak, salbu eta hizkuntza-ikastaroak eta hizkuntzen jakite-maila egiaztatzeko ikastaroak, horiek izangaiek aurkeztu beharko baitituzte.

Bestalde, Iruñeko Udaltzaingoko kideendako barne-igoerako txandan parte hartzen dutenek ez dituzte honako merezimendu hauek aurkeztu beharko. Merezimendu horiek parte-hartzaile bakoitzaren espediente pertsonalean sartuko dira zuzenean, eta deialdia egin duen organoak Epaimahaiaren eskura jarriko ditu, baloratu ditzan:

–Iruñeko Udalean egindako eta aitortutako zerbitzuak.

5.4.2. Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

6.–Izangaien onarpena.

6.1. Eskaerak aurkezteko epea amaitutakoan, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendaritzak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsita, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko du.

6.2. Baztertutako izangaiek aukera izanen dute, hamar egun balioduneko epean, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatuta, erreklamazioak aurkezteko edo, hala behar izatera, egindako akatsak zuzentzeko. Erreklamazioak telematikoki aurkeztu beharko dira, Internet bidez, www.pamplona.es helbidean, deialdi honi dagokion aipamenean.

6.3. Behin erreklamazioak aurkezteko epea iraganik eta haien gainean ebatzitakoan, Giza Baliabideetako zuzendaritzak izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko Ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko.

6.4. Izangaiei ez zaizkie azterketa-eskubideak itzuliko, baldin eta baztertuak izan badira beraiei egotz dakizkiekeen arrazoiengatik.

6.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, ezertan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

6.6. Bi igoera-txandetan parte hartzen dutenei dagokienez, aurreko apartatuetan aipatzen diren behin-behineko eta behin betiko zerrendetan honako datu hauek agertuko dira bakarrik: identifikazio profesionalaren zenbakia, izangaia Nafarroako Poliziako zein Kidegotakoa edo zein toki entitatekoa den eta zer igoera-txandatan aurkezten den.

7.–Kalifikazio-epaimahaia.

7.1. Kalifikazio-epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Javier Goya Espronceda jauna, Iruñeko udaltzainburua.

Ordezkoa: Francisco M.ª Bacaicoa Núñez jauna, Iruñeko Udaltzaingoko komisarioa.

–Epaimahaikidea: Jose Francisco Ataun Roldán jauna, Iruñeko Udaltzaingoko komisarioa.

Ordezkoa: Jesús Estanga Goñi jauna, Iruñeko Udaltzaingoko komisarioa.

–Epaimahaikidea: Félix Echavarri Lizasoain jauna, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.

Ordezkoa: Ángel Azanza Burusco jauna, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.

–Epaimahaikidea: Langileen Batzordeko ordezkari bat.

Ordezkoa: Langileen Batzordeko ordezkari bat.

–Epaimahaikide-idazkaria: Javier García Martínez jauna, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko Alorreko legelaria.

Ordezkoa: Víctor Sarasa Astrain jauna, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko Alorreko legelaria.

7.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da Epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bildu gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketa eta jarduketak baliodunak izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

Behin Kalifikazio-epaimahaia osatuta, arrazoi justifikaturen bat dela medio lehendakaria edo idazkaria denbora batez ez badago edo gaixorik bada, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 21.2, eta 23.2 artikuluetan ezarritakoa jarraituko da.

7.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari hori jakinarazi, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak suertatzen badira.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute Kalifikazio-epaimahaikideak errekusatzea, aipatu inguruabar horiek gertatzen badira.

7.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatzeko eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

7.5. Epaimahaiak aholkulari adituak deitzen ahalko ditu proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta horietan bakarrik emanen diote laguntza Epaimahaiari.

8.–Hautapen-prozeduraren garapena.

8.1. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko emanen den Ebazpenean zehaztuko dira kategoriaz igotzeko lehiaketaren proba teoriko-praktikoa eta oposizioko lehen proba egiteko tokia, eguna eta ordua.

Proba bakoitzaren kalifikazio-aldia amaitu ondoren, Epaimahaiak Iruñeko Udalaren webgunean eta iragarki-taulan argitaratuko du probak gainditu dituztenen zerrenda, lortutako kalifikazioekin, eta baita hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua ere, betiere, gutxienez hura egin baino 48 ordu lehenago.

Probetarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Prozesutik baztertuko dira iragarritako egun, ordu eta tokian agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

8.2. Hautapen-prozedurak, kategoriaz igotzeko lehiaketakoak eta oposiziokoak, deialdiko oinarri honetako hurrengo apartatuetan deskribatzen dira, eta deialdiaren I. eranskineko gai-zerrendan adierazten diren hurrenkeraren eta gaien arabera garatuko dira.

Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean zein egunetan argitaratu eta egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

8.3. Lehiaketaren garapena kategoriaz igotzeko prozeduran..

8.3.1. Lehiaketaldiak bi fase izanen ditu: lehenengo fasean lanpostuaren edukiari eta funtzioei buruzko proba teoriko-praktikoa eginen da, proba psikotekniko bat eta merezimenduak baloratuko dira. Bigarren fasean, berriz, Iruñeko Udaltzaingoko Ikuskatzaile izateko enplegurako prestakuntza-ikastaroa gainditu beharko da, deialdiaren 10. oinarrian jasotzen dena.

Epaimahaiak mailaz igotzeko lehiaketako elementu hauek baloratuko ditu hurrenez hurren:

a) Lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko proba teoriko-praktikoa: ehun eta berrogeita hamar (150) puntu bitarte.

b) Txosten psikoteknikoa: hirurogeita hamar(70) puntu bitarte.

c) Merezimenduak:

–Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak: hogeita hamabost (35) puntu bitarte.

–Prestakuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta beste merezimendu batzuk: hogeita bost (25) puntu bitarte.

–Sariak: bi puntu eta erdi (2,50) bitarte.

–Hizkuntzak jakitea: euskara, frantsesa, ingelesa eta/edo alemana hogei (20) puntu bitarte.

8.3.2. Lehiaketaldiko lehen fasea.

Lehen faseak honako elementu hauek izanen ditu:

8.3.2.1. Proba teoriko-praktikoa:

Proba teoriko-praktikoaren gehieneko puntuazioa 150 puntukoa izanen da, eta test erako azterketa bat egin beharko da: I eranskinean jasotako gaitegiari buruzko 100 galderek osatuko dute testa; horietako bakoitzak hiru erantzun posible izanen ditu, eta 1,5 puntu emanen zaizkie erantzun zuzenei, eta 0,5 puntu kenduko da oker erantzundako bakoitzagatik.

Probaren gehieneko iraupena Epaimahaiak adieraziko du, hura hasi aurretik.

Proba egitean ez da onartuko inolako testurik kontsultatzea, ezta kalkulagailurik edo beste material bat edo gailu elektronikorik erabiltzea ere, bolaluma salbu, tinta urdin edo beltzekoa, eta punta lodikoa.

Proba honetan gehienez ere 150 puntu eskuratzen ahalko dira. Bazterturik geldituko dira gutxienez 75 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 34.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, izangaiek proba horretan lortutako puntuazioak kodetuta argitaratuko ditu Epaimahaiak.

8.3.2.2. Proba psikoteknikoa:

Gaitasun psikoteknikoaren probetan, proba psikotekniko batzuk eginen dira izangaiak lanpostuaren profil profesiografikoaren eskakizunetara zenbateraino egokitzen diren neurtze aldera.

Proba horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Sailak eginen ditu, talde berak izangai guztiei, eta diskrezioa bermatuta gera dadin eginen dira. Beraz, talde ebaluatzaileak ez du jakinen zein izangairi dagozkion aurreko probaren emaitzak, eta haren balorazioak lotesleak izanen dira Epaimahaiarentzat.

Gaitasun psikoteknikoaren proba ez da baztertzailea izanen eta 0 eta 70 puntu bitarte lortzen ahalko dira.

Gaitasun psikoteknikoaren probak eginen dituzte proba teoriko-praktikoa gainditu duten izangai guztiek.

Probaren garapena:

–Profil profesiografikoa zehaztea: NAPIko Psikologia Aplikatuko Sailak eta deialdiaren kalifikazio-epaimahaiak proposatuko dute, edo hark izendatzen dituen langileek, lanpostuaren behar eta eskakizunen jakitun badira. Azterketa horretatik abiatuta zehaztuko dira ebaluatu beharreko faktore edo gaitasunak eta funtzioak egoki garatzeko beharrezkoak diren eskakizunak. Profil profesiografikoaren proposamena Epaimahaiari aurkeztuko zaio probak hasi aurretik onets dezan.

Kalifikazio-epaimahaia arduratuko da, proben aurretik, garrantzitsutzat jotzen dituen kontuak bitarteko egokien bidez argitaratzeaz. Xede horretarako NAPIko arlo psikoteknikoko teknikariekin koordinatuko da, eta horiek helaraziko dizkiote profilean jasotako eta baloratu beharreko faktoreak eta zuzentzeko eta kalifikatzeko irizpideak.

–Probak bi parte edukiko ditu:

  • Lehenengoan, ariketa psikotekniko bat edo batzuk eginen dira. Nortasunari buruzko galdetegi orokorrak izan daitezke, edo lan-gaitasunei buruzkoak edo/eta trebetasunei buruzkoak.
  • Bigarrena banakako elkarrizketa edo/eta talde-lan bat izanen da, lehen zatiko galdera-sortekin alderatzeko.

Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 34.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, izangaiek proba horretan lortutako puntuazioak kodetuta argitaratuko ditu Epaimahaiak.

8.3.2.3. Merezimenduen balorazioa:

Epaimahaiak lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko proba teoriko-praktikoa gainditu duten lehiatzaileek alegatu eta justifikatutako merezimenduak bakarrik baloratuko ditu.

Epaimahaiak deialdi honen II. eranskinean agertzen den baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu alegatutako merezimenduak.

Merezimendu horiek egiaztatzeko agiriak modu telematikoan aurkeztuko dira online eskabidean, 5.2 oinarrian adierazitako helbidean, alegatutako merezimenduen zerrendarekin batera.

Hala ere, ez dituzte honako merezimendu hauek aurkeztu beharko, parte-hartzaile bakoitzaren espedientean sartuko baitira zuzenean, eta deialdia egin duen organoak Epaimahaiaren eskura jarriko baititu, baloratu ditzan:

–Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak eta Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak ematen dituzten ikastaroak, salbu eta hizkuntza-ikastaroak eta hizkuntzen jakite-maila egiaztatzeko ikastaroak, horiek izangaiek aurkeztu beharko baitituzte.

Bestalde, Iruñeko Udaltzaingoko kideendako barne-igoerako txandan parte hartzen dutenek ez dituzte honako merezimendu hauek aurkeztu beharko, parte-hartzaile bakoitzaren espediente pertsonalean sartuko baitira zuzenean, eta deialdia egin duen organoak Epaimahaiaren eskura jarriko baititu, baloratu ditzan:

–Iruñeko Udalean egindako eta aitortutako zerbitzuak.

Sustapen irekiko txandan parte hartzen duten pertsonei dagokienez, egindako zerbitzuen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, administrazio publiko eskudunak emana. Ziurtagiri horretan, zehatz-mehatz jaso beharko dira enplegu bakoitzean emandako zerbitzuak, II. eranskineko baremoan aurreikusitakoarekin bat, eta berariaz adierazi beharko dira zerbitzu horien hasiera- eta amaiera-datak, bai eta egoki den beste edozein datu gehigarri ere.

Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez egiaztatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzerako ezarritako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu izangaiek alegatutako eta egiaztatutako merezimenduen gainean.

Behin merezimenduen baremazioa amaituta, Epaimahaiak lehiakideek lortutako puntuazioak argitaratuko ditu, eta 5 egun balioduneko epe bat irekiko da, argitaratu eta biharamunetik hasita, izangaiek erreklamazioak egin ditzaten eta eskubidez komeni zaien guztia alega dezaten merezimenduen balorazioari dagokionez.

Behin erreklamazioetarako epea amaituta eta horiek ebatzita, Epaimahaiak merezimenduen baremazioaren behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu.

8.3.3. Lehiaketaldiko lehen fasearen emaitzak.

Lehiaketaldiko lehen fasea amaituta, Epaimahaiak txanda bakoitzean (barne-igoerako txanda eta igoera-txanda irekian) lehiaketaldiko lehen fase hori gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du, lehiaketaldiko elementu bakoitzean lortutako puntuazioak batuta lortutako puntuazioaren arabera, puntuazio handienetik txikienera.

Berdinketarik egonez gero, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena duen izangaiaren alde ebatziko da, eta, berdinketak jarraituz gero, adinez zaharrena den izangaiaren alde.

8.4. Oposizioaren garapena sartzeko prozeduran.

8.4.1. Oposizioaldiak bi fase izanen ditu. Lehen fasea ezagutzen gaineko probek, proba fisikoek eta proba psikoteknikoek osatuko dute, eta bigarren fasean, berriz, deialdiaren 10. oinarrian jasotzen den Iruñeko Udaltzaingoko Ikuskatzaile izateko enplegurako prestakuntza-ikastaroa gainditu beharko da.

Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 34.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, Epaimahaiak kodetuta argitaratuko ditu izangaiek proba horietan lortutako puntuazioak.

8.4.2. Oposizioaldiko lehen fasea.

Lehen faseak honako proba hauek izanen ditu:

8.4.2.1. Lehen proba:

Izaera teoriko-praktikoko lehen probak bi ariketa izanen ditu, egun berean bata bestearen segidan eginen direnak.

Probako bi ariketetako bakoitzaren gehieneko iraupena Epaimahaiak zehaztuko du, horiek hasi aurretik.

Proba egitean ez da onartuko inolako testurik kontsultatzea, ezta kalkulagailurik edo beste material bat edo gailu elektronikorik erabiltzea ere, bolaluma salbu, tinta urdin edo beltzekoa, eta punta lodikoa.

Oposizioaldiko lehen proba honetan 150 puntu eskuratzen ahalko dira gehienez ere. Probaren bi ariketak baztergarriak izanen dira, eta bazterturik geldituko dira gutxienez ariketari esleitutako puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak.

a) Lehen ariketa:

Proba teoriko-praktikoaren gehieneko puntuazioa 100 puntukoa izanen da, eta test erako azterketa bat egin beharko da: I eranskinean jasotako gaitegiari buruzko 100 galderek osatuko dute testa; horietako bakoitzak hiru erantzun posible izanen ditu, eta 1,0 puntu emanen zaizkie erantzun zuzenei, eta erantzun zuzenaren balioaren heren bat deskontatuko da oker erantzundako bakoitzagatik.

Probaren gehieneko iraupena Epaimahaiak adieraziko du, hura hasi aurretik.

Ariketa honetan gehienez ere 100 puntu eskuratzen ahalko dira. Bazterturik geldituko dira gutxienez 50 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

b) Bigarren ariketa:

Test motako 50 galdera erantzun beharko dira idatziz, deialdiaren I. eranskinean jasotako gai-zerrendako II. zatiari buruz. Galdera bakoitzak hiru erantzun posible izanen ditu aukeran, eta galdera zuzen bakoitzak 1,0 puntuko balioa izanen du, eta oker bakoitzak erantzun zuzenaren balioaren heren bat kenduko du.

Ariketa honetan gehienez ere 50 puntu eskuratzen ahalko dira. Bazterturik geldituko dira gutxienez 25 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

8.4.2.2. Bigarren proba:

Deialdiaren III. eranskinean jasotako proba fisikoetako ariketak egin beharko dira.

Probak egiten hasi aurretik, horiek eginen dituzten izangaiek erantzukizunpeko adierazpen bat sinatu beharko dute, non berariaz adieraziko baitute badituztela probak egiteko baldintza fisiko eta osasun-baldintza nahikoak. Adierazpena Epaimahaiari emanen zaio deia egiten den unean. Adierazpena sinatzen ez dutenek edo sinatzeko moduan ez daudenek, proba egiteko eskubidea galduko dute, eta prozesutik kanpo geldituko dira ondorio guztietarako.

Izangaiek, Epaimahaiak hala eskatuz gero, dopinaren aurkako kontrola egin beharko dute proba fisikoak egiten ari diren bitartean edo proba horietatik kanpo, bai probetako baten sailkapen-hurrenkeraren arabera, bai ausaz. Deialdi hau idatziz eginen da, Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziaren arauetan dopina kontrolatzeko ezarritako formulario ofiziala erabiliz. Praktika debekatuak antzeman eta egiaztatzeko analisiak kasuan kasuko organo espezializatuak eginen ditu. Izangaiak proba hori egiteari berariaz uko egiten badio, edo proba egiteko deia egiten den tokian eta epean aurkezten ez bada, behar bezala justifikatu gabe, berehala baztertuko da hautapen-prozesutik. Era berean, baztertzeko arrazoia izanen da Legean aurreikusitako moduan dopin-kontrolak egitea oztopatu, saihestu, arrazoirik gabe geroratu, ezkutatu, eta, egitez edo ez-egitez, dopin-kontrolak egitea saihestu, eragotzi, nahasarazi edo oztopatzea dakarten gainerako jokabideak, bai eta edozein izangaik, bere borondatez, bai egitez edo ez-egitez, nahitaez egin beharreko lagin-bilketa eragoztea ere.

Ondorio horietarako, debekatutzat joko dira Kiroleko Kontseilu Goreneko Lehendakaritzaren 2018ko abenduaren 21eko Ebazpenaren eranskinean jasota dauden substantziak, gai- farmakologikoak, dopin-metodoak eta manipulazioak. Ebazpen horren bidez onetsi zen "kirolean debekatuta dauden substantzia eta metodoen zerrenda" (2018ko 315. Estatuko Aldizkari Ofiziala, abenduaren 31koa).

Debekatutako substantzia baten edozein kopuru antzemanez gero, izangaia hautapen prozesutik kanpo geratuko da, ezertan ukatu gabe kontraanalisia egiteko eskaera egiteko duen eskubidea eta iruditzen zaizkion alegazioak Epaimahaiaren aurrean aurkezteko aukera.

Bigarren probako ariketak honela kalifikatuko dira:

–Pisua jasotzeko proba (bankako press-a): 5 eta 10 puntu bitarte.

–Uretan aritzeko gaitasun-proba: 5 eta 10 puntu bitarte.

–Zalutasun proba (Barrow testa): 5 eta 10 puntu bitarte.

–Erresistentzia proba (Course Navette-ren testa): 5 eta 10 puntu bitarte.

Bigarren proba honetako ariketa fisikoak ikus-entzunezko grabazioaren bidez grabatuko dira, eta grabazio horiek Epaimahaiak proben emaitzak oinarri hauetan ezarritakoaren arabera erregistratu eta balora ditzan soilik erabiliko dira.

Epaimahaiak ezarriko du proba fisikoak egiteko hurrenkera.

Bazterturik geldituko dira deialdi honen III. eranskinean ezarritako puntuazioen arabera proba guztietan eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortzen ez duten izangaiak.

8.4.2.3. Hirugarren proba:

Gaitasun psikoteknikoaren probetan, proba psikotekniko batzuk eginen dira izangaiak lanpostuaren profil profesiografikoaren eskakizunetara zenbateraino egokitzen diren neurtze aldera.

Proba horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Sailak eginen ditu, talde berak izangai guztiei, eta diskrezioa bermatuta gera dadin eginen dira. Beraz, talde ebaluatzaileak ez du jakinen zein izangairi dagozkion aurreko probaren emaitzak, eta haren balorazioak lotesleak izanen dira Epaimahaiarentzat.

Gaitasun psikoteknikoaren proba baztertzailea izanen da eta 0 eta 70 puntu bitarte lortzen ahalko dira. Bazterturik geldituko dira gutxienez 35 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Aipatu unitateak txosten psikoteknikoan izangaiei emandako puntuazioak lotesleak izanen dira Epaimahaiarendako.

Gaitasun psikoteknikoaren probak eginen dituzte proba teoriko-praktikoa gainditu duten izangai guztiek.

Probaren garapena:

–Profil profesiografikoa zehaztea: NAPIko Psikologia Aplikatuko Sailak eta Deialdiaren Kalifikazio-epaimahaiak proposatuko dute, edo hark izendatzen dituen langileek, lanpostuaren behar eta eskakizunen jakitun badira. Azterketa horretatik abiatuta zehaztuko dira ebaluatu beharreko faktore edo gaitasunak eta funtzioak egoki garatzeko beharrezkoak diren eskakizunak. Profil profesiografikoaren proposamena Epaimahaiari aurkeztuko zaio probak hasi aurretik onets dezan.

Kalifikazio-epaimahaia arduratuko da, proben aurretik, garrantzitsutzat jotzen dituen kontuak bitarteko egokien bidez argitaratzeaz. Xede horretarako NAPIko arlo psikoteknikoko teknikariekin koordinatuko da, eta horiek helaraziko dizkiote profilean jasotako eta baloratu beharreko faktoreak eta zuzentzeko eta kalifikatzeko irizpideak.

–Probak bi parte edukiko ditu:

  • Lehenengoan, ariketa psikotekniko bat edo batzuk eginen dira. Nortasunari buruzko galdetegi orokorrak izan daitezke, edo lan-gaitasunei buruzkoak edo/eta trebetasunei buruzkoak.
  • Bigarrena banakako elkarrizketa edo/eta talde-lan bat izanen da, lehen zatiko galdera-sortekin alderatzeko.

Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 34.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, izangaiek proba horretan lortutako puntuazioak kodetuta argitaratuko ditu Epaimahaiak.

8.4.3. Oposizioaldiko lehen faseko emaitzak.

Oposizioaldiko lehen fasea amaituta, Epaimahaiak fase hori gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du, proba bakoitzean loruttako puntuazioak batuta lortutako puntuazio-hurrenkerari jarraiki.

Berdinketarik egonez gero, lehen proban puntuazio handiagoa lortzen dutenen alde ebatziko da, eta hala ere berdinduta segitzen badute, bigarren proban lortutako puntuazioa kontuan hartuko da.

Aurreko irizpideei jarraituta ere, berdinketa hausten ez bada, Epaimahaiak zozketa bakar batez ebatziko du horretarako deitutako ekitaldi publikoan. Ausaz hautatutako da berdinduta dauden pertsona guztien artetik bat. Berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ezereztuko dira, zozketan aukeratutako pertsonaren deituretatik eta izenetik abiatuta.

8.4.4. Gaitasun-psikofisikoaren azterketa.

Oposizioaldiko lehen fasea gainditu duten izangaiek, lanpostu hutsen kopurua kontuan hartuta Kalifikazio-epaimahaiak zehazten duen kopuruan, deialdiko 4.2.d) oinarrian ezarritako baldintza betetzen dela zehazten duen gaitasun psikofisikoaren azterketa pasatu beharko dute.

Gaindituko ez duten pertsonak egon litezkeela kontuan hartuta, Epaimahaiak gaitasun psikofisikoa aztertzeko eskainitako plazak baino izangai gehiagori dei egiten ahalko die; horrek ez die, ordea, deituriko pertsonei inolako eskubide gehigarririk emanen egindako hautaproben ondoriozkoetatik haratago.

Horretarako, oposizioko lehen faseko behin betiko emaitzak argitaratzen direnean, Epaimahaiak dagokion deia eginen du, deialdiaren 13. oinarrian ezarritakoarekin bat.

Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak eginen du azterketa mediko hori, kontuan hartuta, gainera, deialdiaren IV. eranskinean agertzen den baztertze medikoen taula, non izangaiak "gai" edo "ez gai" joko diren.

Epaimahaiak, gaitasun psikofisikoaren azterketa ikusirik, hautapen-prozesuko bajak zehaztuko ditu.

9.–Lanpostu hutsak hautatzea.

9.1. Epaimahaiak igoera prozeduran eta oposizioaldian lehiaketaldiko lehen fasearen emaitzak argitaratu ondoren, sarrera prozeduran, lanpostu hutsak hautatuko dira.

Halaber, lanpostu hutsak aukeratzeko egintza hori prestakuntza-ikastaroa hasi aurretik eginen da.

9.2. Lehenik eta behin, lanpostu hutsak aukeratuko dituzte Iruñeko Udaltzaingoko kideentzako barne-igoerako txandako izangaiek; bigarrenik, igoera-txanda irekiko izangaiek, eta hirugarrenik, oposizio bidez sartzeko prozeduran parte hartzen dutenek. Azken horien artean, berriz, Segurtasun Indar eta Kidegoetako kide direnek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik.

9.3. Giza Baliabideen Zuzendaritzak lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldirako deia eginen du, eta horiek hautatzeko epea zehaztuko du. Horretarako, honako hauek argitaratuko ditu: hautatu beharreko lanpostu hutsen zerrenda; prozedura eta txanda bakoitzean hautatu beharreko lanpostuen kopurua, deialdi honen hirugarren oinarrian xedatutakoarekin bat, eta prozedura eta txanda bakoitzeko izangaien zerrenda, lanpostu hutsak hautatzeko puntuazio-ordenaren arabera daukaten lehentasun-hurrenkerarekin bat.

Informazio hori deialdiaren aipamenean argitaratuko da, deialdi honen 13. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

Ondoren, izangaiek adierazi beharko dute, horretarako zehaztutako epean, Iruñeko Udaltzaingoko inspektore lanpostuetatik zein nahiago duten.

10.–Prestakuntza-ikastaroa.

10.1. Lanpostu hutsak hautatu ondoren, Epaimahaiak prestakuntza-ikastaroan behin-behinean onartutako izangaien behin-behineko zerrenda prestatuko du, onartutakoen kopuru osoak deialdiko lanpostu hutsak gainditu gabe. Zerrenda hori deialdi honen 13. oinarrian ezarritakoari jarraikiz argitaratuko da.

Halaber, eta une berean, Epaimahaiak Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari jakinaraziko dio, azken horrek prestakuntza-ikastaroa hasteko eguna, ordua, tokia eta gainerako oharrak zehaztu ditzan.

10.2. Prestakuntza-ikastaroan behin betiko onartzeko, behin-behineko zerrendan proposatutako izangaiek jarduketa hauek egin beharko dituzte:

10.2.1. Kategoriaz igotzeko lehiaketako izangaiak:

Izangaiek zerbitzu berezietako egoera deklaratzeko eskatuko diote dagokien Nafarroako Administrazio Publikoari, Nafarroako Poliziei buruzko 23/2018 Foru Legearen 50.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, eta ondorioak izanen ditu Iruñeko Udaltzaingoko inspektore izateko prestakuntza-ikastaroa hasten den egunetik aurrera.

Mailaz igotzeko prestakuntza-ikastaroak iraun bitartean, izangaiak zerbitzu berezietan daudela deklaratuko da.

10.2.2. Oposizioko izangaiak:

Izangaiek, ezartzen den bidea erabiliz, hamar egun balioduneko epea izanen dute, prestakuntza-ikastaroan behin-behinean onartutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, agiri hauek aurkezteko:

–Deialdiko 4. oinarriko 4.2.c) apartatuan eskatutako tituluetako baten fotokopia, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena, edo, hala badagokio, eskabideak aurkezteko epearen barruan titulu hori eskuratzeko moduan egotearen ziurtagiria.

–Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna egiaztatzen dituen agiri baliokidearena.

–Zin edo promesa adieraziz, Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

–B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren aurreko eta atzeko aldeen fotokopia.

–Halakorik balitz, deialdiaren 12.2 apartatuan aipatzen den aukera baliatzeko agiria.

–Su-armak eramateko eta, hala balegokio, horiek erabiltzeko konpromisoa hartzeko erantzukizunpeko adierazpena.

–Iruñeko Udaleko Administrazioari baimena ematea Justizia Ministerioko Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Nagusiari datuak kontsultatzeko, deialdiko 4.2.e) oinarrian ezarritako baldintza betetzen dela egiaztatze aldera. Iruñeko Udalari kontsulta egiteko baimena ematen ez dioten izangaiek baldintza hori frogatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko dute. Iruñeko Udalak, izangaiaren aldez aurreko baimenarekin, Justizia Ministerioaren menpeko Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Nagusiari ziurtagiri bat eskatuko dio, izangaiaren aurrekari penalik ez dagoela edo aurrekari horiek bertan behera utzi direla egiaztatzen duena. Ziurtagiri hori espediente pertsonalean sartuko da.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

Apartatu honetan eskatzen diren agirietakoren bat, eskatzen diren formalitateekin, aurkezten ez bada, eta horretarako ematen den epean zuzentzen ez bada, izangaia hautapen-prozesutik kanpo geratuko da, eskaeran egindako faltsukeriagatik legokiokeen erantzukizuna ezertan galarazi gabe.

Aurreko apartatuetan aurreikusitako kasuan, baja gainditu dutenen zerrendan ondo-ondotik dagoen izangaiarekin beteko da eta oinarri honetan adierazitako modu berean jokatuko da prestakuntza-ikastaroan parte hartzeari dagokionez. Kasua bada, Iruñeko Udaltzaingoko kideendako barne-igoerako txandan parte hartzen dutenen arteko hurrengo izangaiarekin beteko da.

Deialdiaren xedezko lanposturako betekizunak eta baldintzak egiaztatzen ez dituen baina Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen Zuzendaritzak bere eskumenak gauzatuz eska dezakeen beste edozein agiri, proposatutako izangaiari eskatuko zaio eta hark aurkeztuko du apartatu honetan ezarritakoarekin bat.

10.3. Dokumentazioa aurkeztu eta betekizun guztiak betetzen direla egiaztatu ondoren, Epaimahaiak prestakuntza-ikastarorako behin betiko onartutako izangaien zerrenda argitaratuko du, eta ikastaro hori izanen da lehiaketaldiaren eta oposizioaldiaren bigarren fasea.

10.4. Izangaiak Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxikitzea.

10.4.1. Kategoriaz igotzeko lehiaketako izangaiak:

Giza Baliabideen Zuzendaritzak Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxikiko dizkio izangaiak.

Igoera-txandako izangaiek, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxikiak eta zerbitzu berezietan deklaratuak, Iruñeko Udaletik jasoko dituzte arauz ezarritako ordainsariak.

Behin ikastaroa amaituta, izangaiak automatikoki itzuliko dira zerbitzu berezietako izendapena jaso arte betetzen ari ziren plazara, zerbitzu aktiboan.

10.4.2. Oposizioko izangaiak:

Prestakuntza-ikastaroan parte hartzen duten izangaiak praktiketako funtzionario izendatuko dira, salbu eta aurretik Iruñeko Udaleko funtzionarioak baziren, Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 32. artikuluan aurreikusitakoarekin bat. Azken kasu horretan, dagoeneko Iruñeko Udaleko funtzionario direnei ohartarazten zaie, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxiki ondoren, Giza Baliabideen Zuzendaritzari eskatu beharko diotela norberaren aferetarako ordaindu gabeko lizentzia, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua onesten duen otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuaren 14. artikuluan aurreikusitakoa.

Giza Baliabideen Zuzendaritzak Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxikiko dizkio izangaiak, eta hala dagokienak praktiketako funtzionario izendatuko ditu.

Izangaiek arauz ezarritako ordainsariak jasoko dituzte, eta, hala badagokio, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, salbu eta Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen eskubide pasiboen beste araubide batean afiliatuta badaude; kasu horretan, araubide horretan jarraituko dute.

10.5. Prestakuntza-ikastaroa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du, gainditu beharko da eta Nafarroako Segurtasun Eskolaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera arautuko da.

Prestakuntza-ikastaroak gai edo ez-gai kalifikazioa emanen du.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak prestakuntza-ikastaroko izangaiei ematen dizkien kalifikazioak lotesleak izanen dira Kalifikazio-epaimahaiarendako.

Prestakuntza-ikastaroa amaituta, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariak izangaien eta lortu dituzten kalifikazioen zerrenda igorriko dio Epaimahaiari, prestakuntza-ikastaroan "gai" kalifikatutako izangaiak izendatzeko proposamena egin dezan.

Ikastaroa uzteak hautapen-prozesuan jarraitzeko eskubidea galtzea ekarriko du, eta deialdia egin duen organoari berehala jakinarazi beharko zaio.

Prestakuntza-ikastaroa gainditu eta hautapen-prozesuan baja eman ez zaien izangaiek praktiketako funtzionario izaten jarraituko dute, lortu nahi duten lanpostuaz jabetu arte.

Azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 34.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, izangairen batek deialdian eskatutako ikastaroaren antzeko bat, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak antolatua, gainditu badu, aski izanen da aipatu Eskolak ikastaro hori baliozkotzea. Hori frogatzeko, dagokion egiaztagiri ofiziala aurkeztuko da, ikastaroetako edukien berdintasuna edo baliozkotasuna frogatzen duena, eta baliozkotutako ikastaroan edo ikastaroetan lortutako kalifikazioak. Egiaztagiri hori aipatu Eskolak eginen du, interesdunak eskatuta. Halaber, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari dagokio baliozkotzea, osorik edo hein batean, antzeko funtzioak edo analogoak dituzten beste organismo publiko batzuek egindako ikastaroak edo jaulkitako diplomak, bai eta berak aurretik eman edo jaulkitakoak ere, baldin eta edukien artean baliokidetasuna badago, eta, hala badagokio, puntuazioa esleitzea, bai orokorra bai ikastaroa osatzen duten arloetako bakoitzari dagokiona.

11.–Gaindituen zerrenda eta izendapen-proposamena.

Kalifikazio-epaimahaiak, izangaiek prestakuntza-ikastaroan lortutako kalifikazioak jaso ondoren, espedientean sartuko ditu, gainditutakoen zerrenda onetsiko du deialdian lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran ordenatuta, eta Giza Baliabideen zuzendariari igorriko dio izendapen-proposamena. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiaren aipamenean argitaratuko da, 13. oinarrian aurreikusitakoarekin bat.

12.–Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

12.1. Eskatzen zaizkien agiriak aurkeztu ondoren, Tokiko Gobernu Batzarrak Iruñeko Udaltzaingoko funtzionario eta inspektore izendatuko ditu kategoriaz igotzeko lehiaketa gainditu duten izangaiak, osotara lorturiko puntuazioaren hurrenkerarekin bat, eta izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

12.2. Izendatutako izangaiek izendapenean zehazten den egunean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza. Lanpostuaz jabetzen ez direnek, behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kausetan salbu, kategoriaz igotzeko eskubidea galduko dute.

12.3. Iruñeko Udalean sartu eta funtzionario bihurtzen diren izangaiei Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan aurreikusitako ekintzaren babespean, salbu eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta gainerako xedapen osagarrietan aipatzen den Eskubide Pasiboen araubidean afiliatuta badaude; kasu horretan, izendapena egin aurretik, bertan jarraitzea aukeratzen ahalko dute edo Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean afiliatzea.

13.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz Epaimahaiak eman beharreko ebazpenen eta jarduketen gaineko informazioa zein interesdunendako jakingarriak izan daitezkeen argibide orokor guztiak Iruñeko Udalaren iragarki-taulan eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es webgunean argitaratuko dira.

14.–Errekurtsoak.

Deialdi honen nahiz haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, 2023ko otsailarean 27an.–Ana Elizalde Urmeneta, Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarreko Idazkaria.

I. ERANSKINA

Gai-zerrenda

I. zatia.

1.–5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, adingabeen erantzukizun penala arautzen duena: Atariko titulua, I. titulua, II. titulua, III. titulua, VIII. titulua.

2.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa.

3.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzkoa.

4.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Atariko titulua, I. titulua, II. titulua eta III. titulua.

5.–2/1986 Lege Organikoa, martxoaren 13koa, Segurtasun Indar eta Kidegoena.

6.–4/1997 Lege Organikoa, abuztuaren 4koa, Segurtasun Indar eta Kidegoek leku publikoetan bideokamerak erabiltzea arautzen duena.

7.–4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa.

8.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa: I. titulua, II. titulua eta III. titulua, IV. titulua eta V. titulua.

9.–7/2021 Lege Organikoa, maiatzaren 26koa, arau-hauste penalak prebenitzeko, detektatzeko, ikertzeko eta epaitzeko eta zehapen penalak betearazteko tratatutako datu pertsonalak babesteari buruzkoa.

10.–2/1989 Foru Legea, martxoaren 13koa, Ikuskizun publikoak eta josteta-jarduerak arautzen dituena.

11.–201/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Ikuskizun publiko eta josteta-jardueren ordutegi orokorra arautzen duena. 95/2003 Foru Dekretua, maiatzaren 5ekoa, 201/2002 Foru Dekretuaren lehenbiziko xedapen iragankorra aldatzen duena (2003ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 14koa).

12.–202/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta-jardueren katalogoa onetsi eta enpresa eta lokalen erregistroak arautzen dituena. 656/2003 Foru Dekretua, urriaren 27koa, irailaren 23ko 201/2002 eta 202/2002 Foru Dekretuak aldatzen dituena (2003ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 14koa).

13.–33/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 2koa, Aisiako jardueretan sartzeko eta haietan egoteko baldintzak arautzen dituena eta sarrera kontrolatzen duten langileen gaikuntza-irizpideak eta eginkizunak ezartzen dituena.

14.–23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.

15.–Iruñeko Udaltzaingoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamendua (2017ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 3koa) eta Udaltzaingoaren Antolaketa eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren aldaketa (2018ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialena, abuztuaren 23koa).

16.–Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako langileen akordio kolektiboa (2017-2019) 2017ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 8koa, eta 10. artikuluaren aldaketa.

17.–Burutzaren Agindua, 2023ko 1.a, Iruñeko Udaltzaingoaren lan-egutegia ezartzeari buruzkoa.

18.–Instrukzioa, 2023ko 1.a., egutegiko Lizentziak eta Baimenak ezartzeari buruzkoa.

19.–2022. urterako Erabilgarritasun Poltsa, 2021eko azaroaren 26ko negoziazio-mahaian onetsia.

20.–Bide publikoan terrazak eta merkataritzari zein ostalaritzari loturiko bestelako elementuak jartzea arautzen duen ordenantza.

21.–Iruñeko udal-mugartean maila txikiko aisialdi-lokalen funtzionamendua arautzen duen udal ordenantza.

22.–Gizalegezko jokaeren sustapenari eta espazio publikoen babesari buruzko Udal Ordenantza.

23.–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako.

24.–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (EB), pertsona fisikoak datu pertsonalen tratamenduari dagokionez babesteari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa –95/46/EE Direktiba (Datuak babesteko erregelamendu orokorra) indargabetzen duena–. I., II. eta III. kapituluak.

25.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa. I., II., III. eta VI. tituluak.

26.–11/2009 Foru Dekretua, otsailaren 9koa, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen Erregelamendua onesten duena.

27.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa. Atariko titulua. I. titulua: I., III., IV., V. eta VI. kapituluak. II. titulua.

28.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena: Atariko titulua: I., II., III., IV. eta V. kapituluak.

29.–Iruñeko Alde Zaharreko sarbideak erregulatzen dituzten arauen aldaketa. Iruñeko Alde Zaharreko Isurketa Baxuko Eremua antolatzeko sistema (2023ko urtarrilaren 1etik indarrean dena) arautzeko artikuluak.

II. zatia.

30.–1978ko Espainiako Konstituzioa: hitzaurrea. Atariko titulua. I. titulua: Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. III. titulua: Gorte Nagusiak. IV. titulua: Gobernua eta Administrazioa. VI. titulua: Botere Judiziala. VIII. titulua: Estatuaren lurralde antolamendua, Lehen kapitulua, Printzipio Orokorrak eta Tokiko Administrazioaren bigarren kapitulua. IX. titulua: Konstituzio Auzitegia.

31.–10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa: II. liburua: Delituak eta horiei dagozkien zigorrak. I. titulua: giza hilketa eta giza hilketaren formak; III. titulua: lesioak; VI. titulua: askatasunaren aurkako delituak; VII. titulua: torturak eta osotasun moralaren aurkako beste delituak; VII. bis titulua: gizakien salerosketa; VIII. titulua: sexu-askatasun eta -ukigabetasunaren aurkako delituak; IX. titulua: sorospen-eginbeharra ez betetzea; X. titulua: bizitza pribatuaren, norberaren irudirako eskubidearen eta egoitzaren bortxaezintasunaren aurkako delituak; XI. titulua: ohorearen aurkako delituak; XIII. titulua: ondarearen, eta gizarte eta ekonomiaren ordenaren aurkako delituak, I., II., III., IV., V., VI., IX., X. kapituluak; XVII. titulua: segurtasun kolektiboaren aurkako delituak, III. eta IV. kapituluak; XVIII. titulua, I., II., III. eta IV. kapituluak; XIX. titulua, Herri administrazioaren aurkako delituak, I., II., III. eta IV. kapituluak; XX. titulua, Justizia Administrazioaren aurkako delituak, I., II., III., IV., V., VI. eta VIII. kapituluak; XXII. titulua, II., III., V. eta VI. kapituluak.

32.–1882ko irailaren 14ko Errege Dekretua, Prozedura Kriminalaren Legea onesten duena: I. liburua, xedapen orokorrak, IV. titulua, nori dagokion delitu eta falten ondoriozko ekintzak egikaritzea. II. liburua, sumarioa: I., III., IV., V., VI. eta VIII. tituluak. IV. liburua: prozedura bereziak, II. eta III. tituluak. VI. liburua: delitu arinen epaiketaren prozedura.

33.–6/1984 Lege Organikoa, maiatzaren 24koa, Habeas Corpus prozedura arautzen duena.

34.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena.

35.–6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onesten duena.

36.–1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorra onesten duena, Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua aplikatzeko eta garatzeko asmoz martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onetsia. Atariko titulua, I. titulua, II. titulua, III. titulua eta V. titulua.

37.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituena. X. titulua bakarrik, Biztanle-kopuru handiko udalerrien antolakuntzako araubidea.

38.–Iruña hiriko Mugikortasunari buruzko udal ordenantza.

39.–Aparkatze mugatuko eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantza.

40.–Segurtasun Indar eta Kidegoen jarduketa-protokoloa, bereizkeriari buruzko lege-arauak urratzen dituzten gorroto delituetarako eta jokabideetarako. 2020ko uztailean berraztertutako edizioa.

41.–Estatuko fiskaltza nagusiaren 7/2019 zirkularra, maiatzaren 14koa, Zigor Kodearen 510. artikuluan tipifikatutako gorroto delituak interpretatzeko jarraibideei buruzkoa.

42.–1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero Indarkeriaren aurka Oso-osoko Babesa emateko Neurriei buruzkoa.

43.–818/2009 Errege Dekretua, maiatzaren 8koa, Gidarien Erregelamendu Orokorra onesten duena. I. titulua, I., II. eta III. kapituluak. IV. titulua. V. titulua.

44.–2822/1998 Errege Dekretua, abenduaren 23koa, Ibilgailuen Araudi Orokorra onesten duena. I. titulua. II. titulua, I. kapitulua. IV. titulua, I., II. eta III. kapituluak. II. eranskina.

45.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Administrazio Lokalari buruzkoa. Atariko Titulua. I. titulua, I. eta III. kapituluak. III. titulua.

46.–2022ko Sanferminetako Plana eta Elurretako plana.

47.–8/2006 Foru Legea, ekainaren 20koa, Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzkoa.

48.–781/1986 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 18koa, Toki Araubidearen arloan indarrean dauden legezko xedapenen testu bategina onesten duena. I., II. eta V. tituluak.

49.–13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa. Atarikoa. Atariko titulua. II. titulua. Nafarroaren ahalmenak eta eskumenak.

Oharra:-Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean zein egunetan argitaratu eta egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

II. ERANSKINA

Lehiaketako baremoa

Merezimenduak baloratzeko baremoa.

A.–Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuak: Hogeita hamabost (35) puntu gehienez ere.

a) Nafarroako Polizia Kidegoetan emandako zerbitzuak:

a.1) Nafarroako Polizia Kidego batean edo Nafarroako udaltzain lanpostuan polizia edo agente finko gisa egiazki emandako zerbitzuen urte bakoitzeko: Puntu bat (1,00 puntu).

a.2) Nafarroako Polizia Kidego batean kabo edo agente lehenen lanpostuan agente finko gisa egiazki emandako zerbitzu-urte bakoitzeko: Bat koma hogeita bost puntu (1,25 puntu).

a.3) Nafarroako Polizia Kidego batean sargento edo inspektoreorde lanpostuan agente finko gisa egiazki emandako zerbitzu-urte bakoitzeko: Bat koma berrogeita hamar (1,50 puntu).

a.4) Nafarroako Polizia Kidegoetan bitarteko inspektore lanpostuan egiazki emandako zerbitzu-urte bakoitzeko: Bat koma hirurogeita bost puntu (1,65 puntu).

b) Administrazio publiko baten menpeko beste Segurtasun Kidego eta Indar batzuetan modu finkoan emandako zerbitzuak: Emandako zerbitzu-urte bakoitzeko 0,50 eta 1,50 puntu bitarte, dagokion Polizia Kidegoko lanpostuei edo kategoriei buruz a.1), a.2), a.3) eta a.4) apartatuetan ezarritako banaketaren arabera.

c) Edozein administrazio publikotan Polizia Kidego batekoak ez diren lanpostuetan emandako zerbitzuak: Zero koma hogeita bost puntu (0,25 puntu) urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa esleituko zaio.

2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

3. Ez dira baloratuko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo datan emandako zerbitzuak.

4. Funtzionarioek zerbitzu berezien egoeran edo eszedentzia berezian eta antolaketako unitate baten burutzan edo zuzendaritzan emandako aldiak halako egoeretara igaro zirenean zeukaten lanpostuan emandako zerbitzu gisara baloratuko dira.

B.–Prestakuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta bestelako merezimenduak: 25 puntu gehienez ere.

1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzea: Zero koma hamar puntu (0,10 puntu) kreditu akademiko edo horren baliokide den kreditu bakoitzeko (hamar –10– ikastordu), eta gehienez ere hamar (10) puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko prestakuntza-ekintzetan, ikastorduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko (1) balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko (1) iraupena frogatzen duten ziurtagiriei hamabi (12) kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Puntuazio berarekin baloratuko da erakunde antolatzailearen baldintza bete ez baina Administrazioak aginduta edo haren oniritziarekin eginak diren prestakuntza-saioetan parte hartu izana, halako prestakuntza-saiotzat joko direlarik espresuki sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatutakoak.

2) Biltzar edo jardunaldietan txostenak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo sariren bat jaso duten zientzia- edo ikerketa-lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: Hiru (3) puntu, gehienez ere, Epaimahaiak baloratu beharrekoa, kontuan hartuz lana edo jarduera pertsona bakar batek egina den edo taldekoa, eta biltzarra edo argitalpena zer esparrutakoa den (tokikoa, eskualdekoa, naziokoa edo nazioartekoa).

3) Sektore publikoan prestakuntza saioak antolatzea eta/edo halakoetan irakasle jardutea: Bi (2) puntu, gehienez ere, Epaimahaiak baloratu beharrekoa, saio horien iraupenaren arabera.

4) Titulazio eta espezialitate akademikoak, deialdian eskatu direnez bestekoak: Lau (4) puntu, gehienez ere.

5) Deialdian eskatutako titulazioaren gaineko doktore-gradu edo lizentziagatik: Bi puntu (2), gehienez ere.

6) Beste merezimendu batzuk, Epaimahaiak baloratzekoak. Besteak beste, sektore pribatuan egindako lanak, prestakuntza bekak edo egonaldiak eta kontsulta-, aholkularitza-, partaidetza- edo ordezkaritza-organoetan parte hartzea: Lau (4) puntu, gehienez ere.

Oharrak, B) apartatu osorako:

1. Apartatu honetan, deialdi honen xede diren polizia-eginkizunekin zerikusia duten merezimenduak baloratuko dira, ez besterik. Ez dira inolaz ere baloratuko sartzeko prestakuntza-ikastaroa eta mailaz igotzeko prestakuntza-ikastaroak.

2. Hogeita bost (25) puntukoa izanen da gehienez ere b) apartatu honi dagokion puntuazioa.

C.–Sariak: gehienez ere 2,50 puntu.

1.–Zerbitzu Goraipagarrien Plakagatik: 1,25 puntu.

2.–Zerbitzu Goraipagarrien Dominagatik: 0,75 puntu.

3.–Jendaurreko Esker Onagatik: 0,50 puntu.

4.–Esker On pribatuagatik: 0,25 puntu.

D.–Hizkuntzen jakite-maila: gehienez ere hogei (20) puntu.

–Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko hizkuntza ofizial baitira, gehienez ere 5 puntu hizkuntza bakoitzeko.

1.–Ingelesa, frantsesa eta/edo alemana (5 puntu, gehienez ere, bakoitzeko).

a) A1 maila: puntu 1.

b) A2 maila: 2 puntu.

c) B1 maila: 3 puntu.

d) B2 maila: 4 puntu.

e) C1 maila: 5 puntu.

2.–Euskara (Gehienez ere, 5 puntu):

a) A1 maila: puntu 1.

b) A2 maila: 2 puntu.

c) B1 maila: 3 puntu.

d) B2 maila: 4 puntu.

e) C1 maila: 5 puntu

Oharrak, D) apartatu osorako:

Tituluak eta egiaztagiriak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailekin bat baloratuko dira. Maila horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari-kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 ebazpenean jasota daude, zeinak ezartzen baititu euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa).

Maila gorenari dagokion puntuazioa emanen da. Ez dira inolaz ere batuko bi maila edo gehiagoko puntuazioak.

III. ERANSKINA

Oposizioko proba fisikoak

1.–Bankako Pressa.

Deskribapena.

Banku batean etzanda, ahoz gora, eta oinak euste-zoruan dituela, izangaiak pisu bat goratu beharko du 60 segundoan ahal duen aldi guztietan. Pisua 38 kilokoa izanen da gizonezkoendako, eta 20 kilokoa emakumeendako. Bi eskuekin goratuko du pisua barrari esku-ahurraz helduta eta atzamarrak itxita, eta eskuen arteko espazioa ez da izanen 80 cm-koa baino gehiago barrari eusten dioten hatz erakusleen artean. Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak flexionaturik, eta gero ukondoak erabat luzatzen dira bertikalean jarri arte. Izangaiek saio bakarra izanen dute proba hau egiteko. Ezin da eskularrurik erabili, ez heltzea errazten duen beste edozein substantzia, ezta jantzia kendu ere bizkarra bankuan zuzenean bermatzeko.

Kamiseta praken barrutik sartu behar da, eta bermatuko da gorputzari hertsaturik dagoela.

Abiatzeko jarrera: ukondoak flexionatuta direla, barrak kontaktuan egon beharko du bularrarekin. Ariketak irauten duen denbora guzti-guztian oinek lurzorua ukitu beharko dute.

Ukondoen flexio bakoitzean ukondoak erabat ez luzatzeak edo barra bularrarekin ez ukitzeak altxaldia baliogabetzea ekarriko du, eta beraz, ez da kontabilizatuko.

Ariketa bukatutzat emanen da honako kasu hauetan:

–Oin batek edo biek lurzorua ukitzeari uzten badiote.

–Izangaiak ukondoak flexionaturik dituela, ariketa gelditzen badu barra bularrean bermatuz.

Puntuazioa: Egindako errepikapenen araberakoa izanen da, eskala honi jarraikiz:

ERREPIKAPENAK (GIZONAK)

ERREPIKAPENAK (EMAKUMEAK)

OHARRA

30 baino gutxiago

20 baino gutxiago

Baztertua

30 eta 35 bitarte

20 eta 25 bitarte

5,0

36 eta 41 bitarte

26 eta 31 bitarte

5,5

42 eta 46 bitarte

32 eta 36 bitarte

6,0

47 eta 50 bitarte

37 eta 40 bitarte

6,5

51 eta 54 bitarte

41 eta 44 bitarte

7,0

55 eta 57 bitarte

45 eta 47 bitarte

7,5

58 eta 60 bitarte

48 eta 50 bitarte

8,0

61 eta 62 bitarte

51 eta 52 bitarte

8,5

63 eta 64 bitarte

53 eta 54 bitarte

9,0

65

55

9,5

66 edo gehiago

56 edo gehiago

10,0

2.–Uretan aritzeko gaitasun-proba (50 metro estilo librean).

Arnasketa-mekanismoen kontrola eta uretan aritzeko egokitzapen-gaitasuna baloratuko dira.

Deskribapena: joan-etorria egin behar da igerian, crawl estiloan edo estilo librean, 25 metroko igeri-ontzi batean. Irteera igerilekuaren ertzetik eginen da, irteteko blokera igo gabe.

Ezin izanen da erabili neoprenozko jantzirik, urpeko betaurrekorik, ezta urpean ibiltzeko beste baliabiderik ere, baina bai igeri egiteko betaurrekoak. Ezin izanen da proba igerileku barrutik hasi.

Gauzatzeko modua: seinalea entzun ondoren, izangaia uretan murgilduko da, eta 50 metro igerian eginen ditu (joaneko 25 metro eta itzuliko 25 metro). Igerilekuaren ertzetik atera beharko da, zutik jarrita (bi oinak lurrean) eta geldirik egonda. Irteteko, ez da inolako blokerik edo euskarririk erabiliko.

Saiakera bakarra izanen da. Saioa baliogabetzat joko da, eta baztertzeko arrazoi, baldin eta izangaiak:

–Kortxo-ilarak edo igerilekuko alboko kaleak euskarri moduan edo bulkada hartzeko erabiltzen baditu.

–Igerilekuko ertzei heltzen badie atseden hartzeko.

–Igerilekuaren hondoan bermatzen bada edo hura erabiliz bulkada hartzen badu.

–Kalez aldatzen bada.

–Noranzkoa aldatzean horma ukitzen ez badu.

–Baliorik gabeko bi irteera egiten baditu.

Puntuazioa: eskala honen arabera emanen da (denbora segundotan neurtua, segundo-ehunenak ez baitira kontuan hartuko).

ERREPIKAPENAK (GIZONAK)

ERREPIKAPENAK (EMAKUMEAK)

OHARRA

42" baino gehiago

48" baino gehiago

Baztertua

41"9 eta 41" artean

47"9 eta 47" artean

5,0

40"9 eta 40" artean

46"9 eta 46" artean

5,5

39"9 eta 39"artean

45"9 eta 45"artean

6,0

38"9 eta 38" artean

44"9 eta 44" artean

6,5

37"9 eta 37" artean

43"9 eta 43" artean

7,0

36"9 eta 36" artean

42"9 eta 42" artean

7,5

35"9 eta 35" artean

41"9 eta 41" artean

8,0

34"9 eta 34" artean

40"9 eta 40" artean

8,5

33"9 eta 33" artean

39"9 eta 39" artean

9,0

32"9 eta 32" artean

38"9 eta 38" artean

9,5

31"9 eta 31" artean

37"9 eta 37" artean

10,0

3.–Zalutasun proba (Barrow testa).

Abiatzeko jarrera: zutik zutoinaren ondoan, irteera marraren atzean.

Nola egin: probaren helburua da ahalik eta lasterren egitea bost zutoinez mugatutako "zortzi" baten itxurako zirkuitu bat. Zurtoin horietako lauk 8,66 bider 5 metroko laukizuzen baten erpinak seinalatzen dituzte eta bosgarrena erdi-erdian dago (ikusi grafikoa). Izangaiek bi aldiz osatu beharko dute zirkuitua, batean alde batera, eta bestean beste aldera (A eta B ibilbideak grafikoan). Ibilbide bakoitzean, bi saiakera egiten ahalko dira. Bigarren saiakera eginen da, bakar-bakarrik, lehenbizikoa baliogabea izan baldin bada. Minutu bateko atsedenaldia utziko da bigarren saiakera egin baino lehen

Proba hau egiteko gehieneko denbora hau da: 23"8 segundo gizonendako eta 27" segundo emakumeendako.

Saiakera baliogabea izanen da izangaiak honako hauetako bat egiten badu:

–Izangaiak zutoin bat botatzen badu.

–Zutoin bat hartzen badu, eror ez dadin.

–Ibilbidetik ateratzen bada, hau da, lasterketako marra idealetik ateratzen bada (nahiz eta ibilbide zuzenetik itzuli).

Puntuazioa: izangaiek bi ibilbideetan (A + B) emandako denbora batuko da, fotozelulak irakurri bezala, ehunenetan, kontuan hartuz ariketa bukatzen dela izangaiak irteera marra berriz gurutzatzen duenean.

Segundo-ehunenak ez dira kontuan hartuko. Fotozelula-sistemak huts egiten badu, erreserbako eskuzko kronometrajea aplikatuko da.

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

23" 8 baino gehiago

27" baino gehiago

Baztertua

23"8 eta 23"7 artean

27" eta 26"9 artean

5,0

23"6 eta 23"5 artean

26"8 eta 26"7 artean

5,5

23"4 eta 23"3 artean

26"6 eta 26"5 artean

6,0

23"2 eta 23"1 artean

26"4 eta 26"3 artean

6,5

23"0 eta 22"9 artean

26"2 eta 23"1 artean

7,0

22"8 eta 22"7 artean

26"0 eta 25"9 artean

7,5

22"6 eta 22"5 artean

25"8 eta 25"7 artean

8,0

22"4 eta 22"3 artean

25"6 eta 25"5 artean

8,5

22"2 eta 22"1 artean

25"4 eta 25"3 artean

9,0

22"0 eta 21"9 artean

25"2 eta 25"1 artean

9,5

21"8 edo gutxiago

25" edo gutxiago

10,0

4.–Erresistentzia-proba (Course Navette testa).

Nola egin: izangaiek 20 metroko luzera duen joan-etorriko ibilbide bat egin behar dute zinta magnetofoniko batek emandako seinale akustikoen bidez markatutako erritmoari jarraikiz, ahalik eta denbora gehienez. Izangaiek, zehazki seinalea entzutean, ibilbidearen bi muturrak seinalatzen dituzten marrak zapaldu beharko dituzte, edo marretatik haratago, txandaka. Buelta emanen da oin baten gainean bermatuta, marra zapalduz edo marratik haratago. Zintak tarte erregularretan emanen du soinua. Probaren hasieran abiadura motela izanen da, baina gero eta azkarragoa eginen da. Izangaiek saio bakarra izanen dute proba hau egiteko.

Testaren helburua da zinta magnetofonikoak markatzen duen erritmoari eustea eskatzen diren denbora-tarteak bete arte. Izangaia seinalea entzun baino lehentxeago abiatzen bada, behin baino gehiagotan, abisu bat emanen zaio. Izangaia seinalea baino lehen ateratzen bada eta metro bateko tartetik haratago joan bada, probari bukaera emanen zaio besterik gabe.

Honako egoera hauetan bukatuko da izangai bakoitzaren proba, eta ordura arte lortutako tarteak kontatutako dira:

–Izangaia gelditzea, salbu eta soilik une batez gelditzen bada 20 metroko marraren gainean pibotatzen ari denean, seinale akustikoaren zain.

–Izangaia bere kaletik ateratzea.

–Izangaiak ibilbide oso bat ez bukatzea muturreko marra edo haratago zapaldu gabe.

–Seinale akustikoa entzuten denean, izangaia ez iristea 20 metroko marratik metro bateko eremura.

–Izangaia hiru aldiz jarraian ez iristea muturreko marra zapaltzera, edo haratago, seinale akustikoak agintzen dionean. Seinaleak jotzen duen unean, marratik metro bateko tartera egotea onartuko da. Segurtasun metroaren barruan egonda, izangaiak ez badu marra zapaltzen seinale akustikoak jo baino lehen, izangaiari abisu bat emanen zaio, kontrolatzailearen ezker-eskuin jarriko den kono baten bidez. Abisu hori kendu eginen zaio baldin eta lortzen badu 20 metroko beste marra ukitzea seinale akustikoak jotzean. Marra ukitzen ez badu, bigarren abisua emanen zaio. Bi abisu dituela, izangaia 20 metroko beste marrara iristen bada seinale akustikoarekin batera, bi abisuak kenduko zaizkio; garaiz iristen ez bada, berriz, hirugarren abisua emanen zaio, eta proba bukatutzat hartuko da.

Puntuazioa: izangai bakoitzak proba bukatzen duen arte pasatako denbora-tarteen araberakoa izanen da (tarte bakoitza minutu batekoa da gutxi gorabehera), honako eskala honi jarraikiz:

DENBORA-TARTEAK (GIZONAK)

DENBORA-TARTEAK (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

10 baino gutxiago

8 baino gutxiago

Baztertua

10,0

8,0

5,0

10,5

8,5

5,5

11,0

9,0

6,0

11,5

9,5

6,5

12,0

10,0

7,0

12,5

10,5

7,5

13,0

11,0

8,0

13,5

11,5

8,5

14,0

12,0

9,0

14,5

12,5

9,5

15,0 edo gehiago

13,0 edo gehiago

10,0

IV. ERANSKINA

Baztertze medikoetarako taula

1.–Ikusmena. Begien sistema.

–Ikusmen-zolitasuna zuzentzailerik gabe:

  • 4/10 bi begietan, edo
  • 3/10 begirik okerrenean eta 5/10 hoberenean, edo
  • 2/10 begirik okerrenean eta 6/10 hoberenean.

–Ikus-eremu monokularra: plano horizontalean, ez da 120°-tik beherakoa izanen, eta ez da murrizketa nabarmenik izanen ikus-eremuaren ezein meridianotan.

–Diplopia.

–Diskromatopsia sakonak.

–Estereopsi-eza.

–Keratotomia erradiala.

2.–Entzumena. Entzuteko sistema.

–500 eta 3.000 Hz bitarteko frekuentzietan 45 dB edo gehiagoko galera monoaurala dakarren entzumen-zolitasuna.

–Edozein etiologiako oreka-alterazioak.

3.–Hizkera.

–Afasiak, disfoniak, disfemiak (hitz toteltasuna), disartria eta diglosia iraunkorrak, polizia lanetan aritzea zaildu edo galarazten dutenak.

4.–Aparatu muskulu eskeletikoa.

–Edozein artikulaziotako ankilosia edo galera anatomikoak, haien eragin funtzionalaren arabera.

–Giltzaduretako prozesuak, funtzionaltasunean duten eraginaren arabera, etiologia edozein izanik ere.

–20° baino gehiagoko eskoliosiak.

–30° baino gehiagoko zifosiak.

–Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bategiteak eta ornoarteko diskoaren arazoak.

–Espondilitis ankilosatzailea.

–Pageten hezur-gaixotasuna.

–Osteoporosia eta osteomalazia (funtzionaltasunean duten eraginaren arabera).

–Fibromialgia.

–Deformazio anatomikoak (funtzionaltasunean duten eraginaren arabera).

5.–Digestio-aparatua.

–Crohn-en gaixotasuna eta Kolitis ultzeraduna.

–B eta C hepatitis aktiboak edo eramaile-egoerak.

–Gibeleko gutxiegitasuna, ebaluazio-epaimahaiak baloratu beharrekoa.

–Gibeleko zirrosia.

–Zirrosi biliar primarioa.

–Pankreatitis kronikoa.

–Fibrosi kistikoa.

–Pareta abdominaleko hernia, ebaluazio-epaimahaiak baloratu beharrekoa.

–Uzki-esfinterraren gutxiegitasuna.

6.–Sistema kardiobaskularra.

–Bihotz gutxiegitasuna, gradua edozein dela ere.

–Arritmiak eta blokeoak: Aurre-eszitazioaren sindromeak eta erritmo edo kondukzio kardiakoaren edozein nahasmendu, honako hauek salbu: arritmia sinusala, edo estrasistole suprabentrikular edo estrasistole bentrikular isolatuak, lehen mailako aurikula-bentrikuloaren blokeoa, eskuineko adarreko blokeo osoa eta ezkerreko adarreko hemiblokeoak.

–Kardiopatia iskemikoa, gradua edozein dela ere.

–Balbulopatiak.

–Miokardiopatiak.

–Perikardiopatia kronikoak.

–Biriketakopipertentsio primario eta sekundarioa.

–Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.

–Arterietako hipertentsioa ((TAS >140 eta TAD >90)

–Hipotentsioa (TAS <90 eta TAD <45).

–Bena- eta linfa-gutxiegitasuna.

7.–Arnas-aparatua.

–Arnas aparatuko gaitz kronikoak (bronkitis kronikoa, Biriketako Gaixotasun Buxatzaile Kronikoa, enfisema, bronkiektasiak).

–Pleurako isuri errepikatuak.

–Berezko pneumotorax errepikatua.

–Gaixotasun insterstizialak eta/edo biriketakofibrosia.

–Asma eta bronkioetako hiperreaktibitatea.

8.–Nerbio-sistema.

–Epilepsia.

–Esklerosi anizkoitza eta beste gaixotasun desmielinizatzaile batzuk.

–Neurona motorraren gaixotasunak.

–Ataxiak.

–Goi-mailako funtzioen eta integrazio-funtzioen nahasmenduak (arrazoibide abstraktua, memoria, judizioa eta exekuzio-funtzioak).

–Parkisonen gaixotasuna eta bestelako nahasmendu estrapiramidalak.

–Gaitz baskular iskemikoak, hemorragikoak eta malformazio eragileak.

–Miastenia larria eta lotura neuromuskularreko beste nahasmendu batzuk.

–Zorabioak.

–Siringomielia.

–Hidrozefalia.

–Miopatiak.

–Lesio zentralaren ondoriozko paralisia.

–Paralisi periferikoak, funtzionaltasunean duten eraginaren arabera.

–Nerbio-sistema perifekoko gaixotasunak, funtzionaltasunean duten eraginaren arabera.

–Neke kronikoaren sindromea.

–Anosmia.

–Mugimenduaren beste nahasmendu batzuk (tikak, mugimendu-estereotipiak, loaren nahasmenduak), ondorio sozio-profesionalen arabera.

9.–Nahasmendu psikiatrikoak.

–Nahasmendu mental organikoak, prozesu automugatuak eta itzulgarriak izan ezik.

–Substantzia psikotropikoen (alkohola barne) ondoriozko buru- eta portaera-nahasmenduak.

–Eskizofrenia eta bestelako nahasmendu psikotikoak.

–Aldarte-nahasmenduak (nahasmendu bipolarrak, depresio-arazo errepikariak, depresio-aldi handia, nahasmendu distimikoak).

–Antsietate-nahasmenduak, ondorio kliniko esanguratsuekin.

–Pertsonalitatearen eta bulkaden kontrolaren nahasmenduak, eragin sozioprofesionala dutenak.

10.–Sexu- eta gernu-aparatua.

–Giltzurrun-gutxiegitasuna, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Gernu-ihesa.

–Giltzurrun-polikistosia.

11.–Sistema endokrinologikoa.

–Guruin endokrinoen eritasun metaboliko oro, baldin eta guruin horiek mugatu, ezgaitu edo pronostiko kaltegarria badute zerbitzuaren eginkizunak betetzeko.

–Etengabeko terapia ordeztailea behar duten eritasun endokrinometabolikoak.

–Gaixotasun endokrinometabolikoak, pronostikorako garrantzitsuak diren aldaketa morfologiko edo funtzionalak eragiten badituzte, edo zerbitzuari dagozkion eginkizunak erabat betetzea mugatzen edo eragozten badute, edo lanbide-jardueraren berezko eskakizun operatiboek larriagotu baditzakete.

–Ardatz hipotalamo-hipofisarioko nahasmenduak.

–Hipertiroidismoa eta Hipotiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Addison, Cushing, Feocromozitoma eta guruin suprarrenaletako beste alterazio batzuk.

–Hipoaldosteronismo primarioa eta sekundarioa.

–Adenomatosi endokrino anizkoitza.

–Hipoparatiroidismoa eta hiperparatiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

12.–Larruazala, fanerak eta guruin exokrinoak.

–Larruazalaren orbainak eta prozesu kronikoak, hedapenaren, funtzionaltasunean duten eraginaren eta kokapenaren arabera, polizia-eginkizunak betetzeko gaitasuna murrizten badute.

13.–Odola eta organo hematopoietikoak.

–Bizkarrezur-muineko aplasia, gaueko hemoglobinuria paroxistikoa, sindrome mielougalkorrak, anemia hemolitiko kronikoak, beta-talasemia anemiarekin batera.

–Linfomak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Linfa ugaritzen duten sindromeak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Mieloma anizkoitza eta Waldeström-en gaixotasuna.

–Hemofiliak eta hemostasiaren beste nahasmendu batzuk.

–Inmunoeskasiak.

–Esplenektomia.

–Tratamendu kronikoak antikoagulatzaileekin (Heparinak, Sintrom), Interferon, Kortikoide edo Eritropoietinarekin (EPO).

14.–Beste batzuk.

–Amiloidosia.

–Kolagenosia.

–Lupus eritematoso sistemikoa.

–Artritis erreumatoidea.

–Esklerodermia.

–Sjögren-sindromea.

–Baskulitisa, ebaluazio-epaimahaiak baloratu beharrekoa.

–Obesitatea (GMI > 30).

15.–Orokortasunak.

–Baztertzeko moduko patologiak ebaluazio-epaimahaiak baloratuko ditu funtzionaltasunean duten eraginaren arabera eta polizia-eginkizunak betetzeari begirako pronostikoaren arabera.

–Edozein organoren neoplasia-prozesuetan eta transplanteetan, ebaluazio-epaimahaiak gaitasuna baloratuko du, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Funtzionaltasunean eragina duen edozein aparatu edo sistemaren beste edozein afekzio, baldin eta, ebaluazio-epaimahaiaren iritziz, polizia lanetan aritzea eragozten badu.

Iragarkiaren kodea: L2303771