54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

22-2120 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa, deialdi honen oinarri arautzaileen aurkakoa: deialdia, izangaien zerrenda bat sortzeko, aldi baterako kontratatzeko, mantentze-lanetako ofizial aritzeko, iturgin, argiketari eta igeltsero espezialitateetan

Iragarki honen bidez jakinarazten da Ángel Irureta Nemoursek, Barañaingo Udaleko Enpresa Batzordearen izenean eta hura ordezkatuz, 22-2120 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela udal horren webgunean, 2022ko urriaren 11n argitaratutako erabakiaren aurka. Erabakia oinarri arautzaile batzuei buruzko da, iturgin, argiketari eta igeltsero espezialitateetan mantentze lanetako ofizial aritzeko aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda eratzeko deialdikoei buruzkoa, hain zuzen.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, errekurtsogilearen uziak baiestearen ondorioz ukituak gertatzen diren eskubide edo interes legitimoak dituzten interesdun guztiei jakinarazten zaie Nafarroako Administrazio Auzitegian agertu eta uzi horien aurka egin ahal izanen dutela iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean.

Gora jotzeko errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Barañaingo Udalaren Aholkularitza Juridikoko Departamentuan.

Barañainen, 2023ko martxoaren 2an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2303631