52. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentzia ematea.
Lehenbiziko kategoriako aterpea

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez hura garatzeko onetsitako Erregelamenduan xedatua bete dadin, aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduera sailkaturako lizentzia eman dela:

Espediente zenbakia: 41/2022/AACC.

Sustatzailea: Cooperativa Figueras SC.

Jarduera: lehenbiziko kategoriako aterpearen jarduera ezartzea.

Kokapena: Subida al Monumento kalea 6-8, 1. solairua (7. poligonoko 176. eta 175. lurzatiak).

Lizentzia eman zen eguna: 2023ko otsailaren 24a.

Tuteran, 2023ko otsailaren 24an.–Hiri Garapen Jasangarriko Arloko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2303311