52. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Indargabetzea Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Murillo el Cuendeko Udalak, 2023ko otsailaren 23an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza.

Iragarkia argitaratu ondoan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia iraganik, inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik egiten, behin betiko onetsiko da ordenantzaren indargabetzea.

Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Arradan (Murillo el Cuende), 2023ko otsailaren 24an.–Alkatea, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2303285