52. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

2023rako karga-tasak

Alkateak parte hartzaileei oroitarazi die zerga-tasak onetsi beharra, 2023ko ekitaldi ekonomikoan egin dadin haien ordainarazpena, aplikatzen ahal diren arauekin bat.

Gaiaz eztabaidatuta eta bertan zirenak aho batez etorrita, Udalak, osoko bilkuran, honako hau erabaki du:

Lehenbizikoa.–Onestea 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak eta tasak:

–Ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: %0,24.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefizienteei eta karga-tasari dagokienez, onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera. Koefiziente horiek izanen dira 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak, behin urtarrilaren 24ko 3/2019 Foru Legeak onetsitako aldaketa egin ondoren (3/2019 Foru Legearen bidez aldatu zen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

–Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %15ekoa, alegia.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,2ko udal indizea.

Bigarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Honako tasa hauek aldatzea erabaki zen:

Uraren tasa: urez hornitzeko zerbitzua eta hura emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean onetsitako tasak (2015eko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 24an, eta 2020ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 13an, argitaratutako aldaketen arabera).

Tarifak:

  • Tasa, hornidura zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta mantentze-lanengatik: urtean 56 euro (28 euro sei hiletik behin, kontagailuaren tasa gisa).
  • Etxeetan erabiltzeko hornidura: 0,65 euro, kontsumitutako metro kubikoa.
  • Abeltzaintzarako horniduragatik (azienda ustiategiak barne), kontsumitutako metro kubiko bakoitza: 0,50 euro.
  • Lapoblación-Meanoko udal mugapean diren iturrietako soberako uraren aprobetxamendua: 0,20 euro, kontsumitutako metro kubikoa.
  • Industrian edo ureztapenean erabiltzeagatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitza: 0,65 euro metro kubiko bakoitzeko.

–Saneamenduko kanona: NILSAk 2023ko ekitaldirako onesten dituen tarifak.

–Belarren urteko kanona:

  • 1,80 euro udalerrian benetan bazkatzen den ardi eta ahuntz aziendako buru bakoitzeko.
  • 12 euro udalerrian benetan bazkatzen den behi eta zaldi aziendako buru bakoitzeko.

Agiriak, hirigintzako eta ingurumeneko txostenak eta jarduera sailkatuak luzatzeko tasa: Agiriak luzatzeagatik eta hirigintzako txostenak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren arabera, 2012ko urriaren 4an argitaratu baitzen Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Beraz, eta tasei dagokienez, erabaki da 2023ko tarifa berak uztea.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Hala ere, aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Lapoblación-Meanon, 2023ko otsailaren 28an.–Alkatea, Ernesto Apiñaniz Remírez.

Iragarkiaren kodea: L2303480