52. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Eskaera, familiendako baratzeak adjudikatzeko

Castejongo Udalak, 2023ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen prozedura abiatzea zenbaki hauetako familiendako baratzeak adjudikatzeko: 3, 7, 8, 11, 15, 19, 20, 32, 40, 43, 44, 47, 48, 50, 51, 53, 56, 67, 74, 77, 91, 95, 96, 97, 98, 103, 110, 111, 116, 118, 123, 124, 126, 5077, Herri-lurretako aprobetxamenduaren gaineko ordenantzan xedatutakoaren arabera.

Hamabost egun naturaleko epea izango da, eskubidea dutela uste dutenek beraiei adjudikatzeko eskaera egin dezaten. Eskaerarekin batera zinpeko aitorpena aurkeztuko dute, honako hauek bilduko dituena:

a) Castejongo bizilaguna izatea, gutxienez urtebete lehenagotik, eta udalerrian urtean bederatzi hilabetez bederen bizitzea.

b) Egunean izatea udal honekiko betebehar fiskalak.

c) Ureztalurren jabea ez izatea, ezta herri-lurretako beste lote baten onuraduna ere, eta apartzeriako lurrik ez eramatea.

Castejonen, 2023ko otsailaren 28an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2303439