52. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta gordetzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen 10 zenbakidun ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2023ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa 10 zenbakidun ordenantza fiskaleko tarifen eranskinean (ordenantzak arautzen ditu ibilgailuak eremu publikotik kendu eta gordetzeagatik ordaindu beharreko tasak).

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Burlatan, 2023ko otsailaren 24an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2303297