52. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Aldaketa, Etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2023ko otsailaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Aiegiko Etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa.

Jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta entitatearen iragarki-taulan paratu ondotik, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Aiegin, 2023ko otsailaren 24an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2303271