52. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Gainbalioaren koefizienteen aldaketa 2023rako. Behin betiko onespena

Arangurengo Udalak, 2022ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen gainbalioen koefizienteen aldaketa 2023. urterako.

Jendaurrean jartzeko iragarkia 2023ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 10ean, eta jendaurrean egon bitartean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz xedatutakoarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan.

Koefiziente berriak onestea 2023ko gainbalioaren gaineko zergarako, zeinak Nafarroako Parlamentuak ezarri eta onetsi baitzituen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen erreforman.

Honako hauek izanen dira martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), ondorioak izanen dituztenak 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera:

0,28

20 urte edo hortik gora

0,28

19 urte

0,06

18 urte

0,06

17 urte

0,06

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,07

13 urte

0,08

12 urte

0,14

11 urte

0,21

10 urte

0,27

9 urte

0,42

8 urte

0,47

7 urte

0,40

6 urte

0,33

5 urte

0,26

4 urte

0,19

3 urte

0,22

2 urte

0,19

1 urte

0,06

Urtebetetik behera

Mutiloan, 2023ko otsailaren 27an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2303441