52. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMILLAOKO KONTZEJUA

Ordenantza fiskal orokorra, zergen kudeaketa, bilketa eta ikuskapenerako. Hasierako onespena

Honen bidez, jakitera ematen da Amillaoko Kontzejuak, 2023ko abenduaren 2an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela ordenantza fiskal orokorra, Kontzejuko zergen kudeaketa, bilketa eta ikuskapenerako.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezkotzat jotzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin.

325.1.c) artikuluko aurreikuspenei jarraikiz, jendaurreko tramitean inork erreklamazio, kexa eta oharrik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da; hala izanik ere, aipatu aldaketaren testua argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, lege beraren 326. artikuluari jarraituz.

Amillaon, 2023ko martxoaren 1ean.–Kontzejuko burua, José Daniel Saínz San Martín.

Iragarkiaren kodea: L2303601