50. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GARRAIOETAKO, MUGIKORTASUNEKO ETA HIRI AGENDAKO MINISTERIOA

Jendaurreko informazioa, 009ADIF2319 nahitaezko desjabetze-espedienteari dagokiona, proiektu honetako obrek eragindakoa, Tafallako udal mugartean: "Zaragoza-Iruña abiadura handiko linearen plataforma (Nafarroa) eraikitzeko proiektua aldatzeko oinarrizko proiektua. Tartea: Castejón-Iruñerria. Azpitartea: Tafalla (S)-Tafalla".

2023ko otsailaren 3an, ADIF-Alta Velocidad erakundeak nahitaezko desjabetzerako espedientea irekitzea eskatu du, aipatutako proiektuko obrak gauzatzeko behar diren lurrak eskuratzeko; proiektua 2022ko urriaren 14an onetsi zen.

Onespenak berekin dakartza erabilera publikoaren edo interes sozialaren deklarazioa, ukitutako ondasunak okupatu beharra, eta okupazioa presakoa dela deklaratzea (Trenbideen Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legea), eta, beraz, aplikatzekoak dira 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legean jasotako arauak eta 1957ko apirilaren 26ko Erregelamenduan harekin lotuta jasotakoak.

Hori horrela, Trenbide Sarearen Planifikaziorako eta Ebaluaziorako Zuzendaritza Nagusi honek erabaki du jendaurreko epea irekitzea 15 (hamabost) egun baliodunez, 1957ko apirilaren 26ko Erregelamenduaren 17. artikuluan xedatu bezala kontatuta, epe horretan, ukitutako ondasun eta eskubideen titularrek eta interesa duten gainerako pertsonek eta entitateek idatziz aurkez ditzaten departamentu honetan bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legean eta hura garatzen duen Erregelamenduaren 56. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

Desjabetzeen eranskina leku hauetan egonen da aztergai: Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioaren egoitzan, Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Estatu Idazkaritzan, Azpiegituretako Idazkaritza Nagusian, Trenbide Sarearen Planifikaziorako eta Ebaluaziorako Zuzendaritza Nagusian, Trenbideen Desjabetzeen Dibisioan, Paseo de la Castellana 67, 28071 Madril; ADIF-Alta Velocidad erakundean, Desjabetzeen Zuzendariodetzan, Pío XII.aren etorbidea 110, (Caracola 18), 28036 Madril; kasuan kasu ukituriko udaletan eta gobernu ordezkaritza edo ordezkariordetzetan. Gainera, desjabetzeen eranskina aztergai egonen da, web bidez, Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioaren webgunearen (www.mitma.es) Ministerioa/Parte-hartze publikoa izeneko atalean eta, orobat, ADIF-Ata Velocidad erakundearen webgunearen (www.adifaltavelocidad.es) Gardentasun Atariko Informazio Publikoaren atalean.

Era berean, erabaki da dei egitea ukitutako ondasun eta eskubideen jabeei, okupatu aurreko aktak jasotzeko ekitaldira joan daitezen udal bakoitzak horretarako ezartzen duen tokian, ondotik aipatzen diren egun eta orduetan.

Argitalpen honen bidez jakinarazpena egiten zaie interesdun ezezagunei edo helbide ezezaguna dutenei, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako ondorioetarako.

Nolanahi ere, interesdunei banakako zitazio bidez deituko zaie aurreko aktak jasotzeko ekitaldira joateko.

Madrilen, 2023ko martxoaren 2an.–Trenbide Sarearen Plangintzarako eta Ebaluaziorako zuzendari nagusia, Casimiro Iglesias Pérez.

Ukitutako ondasun eta eskubideen titularrak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: E2303897