50. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

142E/2023 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Myriam Langarica Eseverri andrea, Buztintxuriko IC Sektoreko Osasun Mentaleko Zentroko zuzendaria, kargutik kentzen duena.

Osasun Mentaleko Zuzendaritzaren egitura organikoa ezarri zuen abenduaren 13ko 21/2010 Foru Legearen 22.3 artikuluak ezartzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izendatuko ditu Osasun Mentaleko Taldeetako zuzendariak, abenduaren 2ko 217/1994 Foru Dekretuak arautzen duen prozedura erabiliz.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Myriam Langarica Eseverri andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa eta Buztintxuriko IC Sektoreko Osasun Mentaleko Zentroko zuzendaria, kargutik kentzea, ondorioak 2023ko otsailaren 13tik aurrera izateko.

2. Ebazpen hau Myriam Langarica Eseverri andreari jakinaraztea, eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Mentaleko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko otsailaren 20an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2302902