50. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Xehetasun-azterketa, UU-24 unitateko 6. lurzatian.
Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2023ko urtarrilaren 31n egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat UU--24 unitateko 6. lurzatiaren eremuan, eraikuntzaren lerrokadurak eta bolumetria aldatzeko, planeamenduak esleituriko gehieneko aprobetxamendua handitu gabe, 2022ko abuztuaren 29an aurkeztu zen proiektuarekin bat (sarrera-erregistroa: 3.646). Sustatzaileak S.E.M. eta J.O.G. dira.

Argitara ematen da, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tafallan, 2023ko otsailaren 17an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2302791