50. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun-azterketa, Zuluetako 6. poligonoko 394. lurzatian.
Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2023ko otsailaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat Zuluetako 6. poligonoko 124. lurzatian, Inversiones Polandrius SLUk sustatua, Ramón García Astizek idatzitako agiriarekin bat.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79. artikuluetan xedatuarekin (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2023ko otsailaren 17an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2303361