50. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, okupatu aurreko aktak egiteko, Lizarra eta Villatuerta arteko bizikleta-zidorraren proiektuko nahitaezko desjabetzeari dagokionez (2. fasea)

Nafarroako Gobernuak, 2022ko urriaren 11n egindako bilkuran, deklaratu du presakoa dela, nahitaez desjabetzeko, honako obraren proiektu honek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa: "Lizarra eta Villatuerta arteko bizikleta-zidorraren eraikuntza proiektua eta horren gauzatzea".

Alkatearen martxoaren 6ko 16-U/2023 ebazpenaren bidez, dei egin zaie aipatutako nahitaezko desjabetze espedienteak ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei, Lizarrako Udaleko Alkatetzan ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko akta egitera.

Akta egiteko tokia eta eguna: Lizarrako Udaleko alkatearen bulegoa, 2023ko martxoaren 24an, 10:00etan.

Titularrak: Jesús María Boneta Lopetegui eta Soledad Saavedra López.

Azalera: 52,58 m².

Katastroko datuak: 588. lurzatia, 5. poligonoa, Nobeleta, Lizarra.

Lizarran, 2023ko martxoaren 6an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2303808