50. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 124. lurzatian. Behin betiko onespena

Corellako Udalak, 2023ko otsailaren 16an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Sara Catalán Sesmak, Patricia Guinea Ochoa ordezkatuz, 2022-09-08an aurkeztu duen idazkia (sarrera-erregistroaren zk.: 3524/2022), zeinean eskatzen baita 3. poligonoko 124. lurzatiaren xehetasun-azterketa izapidetzeko.

Aintzat harturik:

1. Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko azaroaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuela xehetasun-azterketa.

2. Espedientea jendaurrean paraturik (2022ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 22koa), inork ez duela haren gaineko alegaziorik aurkeztu.

3. Espedientean jasota dagoela Gonzalo Mata Altolaguirre notarioaren 2022ko abenduaren 13ko eskritura, 3. poligonoko 124. lurzatia banatzekoa (protokolo-zenbakia: 2067), Patricia Guinea Ochoak aurkeztua.

Kontuan hartuz Hirigintza eta Industria Batzordeak 2023ko urtarrilaren 31n eginiko bilkuran emandako aldeko txostena.

Kontuan hartuz Udaleko arkitektoaren txostena eta Udaleko idazkariarena, espedientean baitaude.

Kontuan hartuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

Bertaratutako guztien aldeko botoarekin, honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Sara Catalán Sesmak, Patricia Guinea Ochoa ordezkatuz, 2022-09-08an aurkeztu duen xehetasun-azterketa (sarrera-erregistroaren zk.: 3524/2022), 3. poligonoko 124. lurzatiari dagokiona.

Bigarrena: Erabaki hau interesdunei jakinaraztea.

Hirugarrena.–Behin betiko onespenaren erabakia eta haren araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta espedientea Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura bidaltzea, jakinaren gainean egon dadin eta Nafarroako Plangintzaren Erregistroan inskriba dezaten.

Corellan, 2023ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Gorka García Izal.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2303538