50. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

740/2023 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Tania Méndez Rasero andrea izendatzen baita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) hogeita hamasei lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren ondorioz, eta lanpostua esleitzen baitzaio.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 2861/2020 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen administrazio publikoko teknikarien (arlo juridikoa) hogeita hamasei lanpostu oposizio bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako. Ebazpena 2020ko 293. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 18koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 1eko 298/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 43. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 25ekoa), deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 21eko 1797/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 169. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 21ekoa), izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen.

Hautaprobak bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 13ko 1549/2022 Ebazpenaren bidez, deialdiko 8. oinarrian ezarritako betebeharrak frogatzeko epea ireki zen, eta, ondoren, uztailaren 11ko 1823/2022 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak probak gainditu eta deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaien aldeko izendapen proposamena egin zuen, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 12ko 3207/2022 Ebazpenaren bidez, bertan jasotako izangaiak izendatu ziren.

Ebazpen horretan izendatu zen Iñigo Roldán Catalán jauna, txanda irekiko izangaia, eta hari borondatezko eszedentzia eman zitzaion lanpostuaz jabetzeko egunetik beretik, une horretan beste administrazio publiko batean ari baitzen lanean, langile finko gisa.

Deialdiaren 9.4 oinarrian ezarritakoarekin bat, bidezko da lanpostu huts hori gaindituen zerrendan hurrengoa den izangaiarekin betetzea. Horretan oinarriturik, 2023ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 10ekoan, Tania Méndez Rasero andrea izendatzeko proposamen osagarria argitaratu zen, hura baitzen hurrengoa probak gainditu zituzten txanda irekiko izangaien zerrendan.

Deialdiaren 9.2 oinarrian eskatzen diren agiriak behar zen epean aurkezturik eta izangaiak betebeharrak betetzen dituela ikusirik, bidezko da izendatzea eta lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako funtzionario izendatzea Tania Méndez Rasero andrea, administrazio publikoko teknikari (arlo juridikoa) lanpostuan aritzeko, eta plantillan 7514 zenbakia duen lanpostu hutsa esleitzea, A mailakoa eta funtzionario araubidekoa, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

2. Xedatzea ezen izangaiak Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian jabetu beharko duela lanpostuaz, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean ez baldin badu lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2023ko otsailaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2303787