50. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, bizitegi-erabilera emateko Ardantzeta kaleko 3ko eta 5eko beheko solairuko lokalei. Behin betiko onespena

Berriozarko Udalak, 2023ko urtarrilaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, salbuespenez bizitegi-erabilera emateko honako hauetako etxabeetan dauden merkataritza-lokalei: Ardantzeta kalea 3 (18. poligonoa, 972. katastro-lurzatia, 3. azpieremua, 18. hiri-unitatea) eta Ardantzeta kalea 5 (18. poligonoa, 972. katastro-lurzatia, 4. azpieremua, 17. hiri-unitatea). Sustatzailea José Luis Resano Lizaldre da.

Onetsitako hirigintza-araudia argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Berriozarren, 2023ko otsailaren 24an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2303536