50. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Hiri-jarduketarako plan berezia 18. poligonoko 372.etik 379.era eta 352.etik 354.era bitarteko lurzatietan, bizitegi-erabilera emateko. Behin betiko onespena

Berriozarko Udalak, 2023ko urtarrilaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, salbuespenez bizitegi-erabilera emateko honako hauetako etxabeetan dauden merkataritza-lokalei: Lekoartea kalea, 1etik 5era (18. poligonoko 372., 373. eta 374. katastro-lurzatiak), Gipuzkoa etorbidea, 14tik 22ra (18. poligonoko 375.etik 379.era bitarteko katastro-lurzatiak) eta Iruñalde kalea, 2tik 6ra (18. poligonoko 352.etik 354.era bitarteko katastro-lurzatiak). Sustatzailea Gestión LaMuga SL da.

Onetsitako hirigintza-araudia argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Berriozarren, 2023ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2303432