50. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Hiri-jarduketarako plan berezia, 3. poligonoko 840. lurzatian. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2023ko otsailaren 22an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat 3. poligonoko 840. lurzatian, Francisco Martínez Viudezek eta Josefa Rodríguez Torrecillasek sustatua.

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluetan xedatuarekin bat (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.

Altsasun, 2023ko otsailaren 24an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2303537