50. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MAÑERUIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Burutza honen 2022ko urriaren 11ko 17/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi zen Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Deialdi hori argitara eman zen 2022ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 7an. Bat etorriz deialdi horren kalifikazio epaimahaiak eginiko proposamenarekin, honako pertsona hauen izendapena egiten da eta adierazten diren lanpostuak esleitzen zaizkie:

Burutzaren otsailaren 21eko 7/2023 Ebazpenaren bidez, María Magdalena Elorz Leoz andrea Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko funtzionario izendatzen da, eta honako lanpostu hau esleitzen zaio: 1.1.–Administrari-ofiziala.

Burutzaren otsailaren 21eko 8/2023 Ebazpenaren bidez, María Amparo Sánchez Ortigosa andrea Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko langile lan-kontratudun finko izendatzen da, eta honako lanpostu hau esleitzen zaio: 1.2.–Administraria.

Burutzaren otsailaren 21eko 9/2023 Ebazpenaren bidez, María Ángeles Zamora García andrea Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko langile lan-kontratudun finko izendatzen da, eta honako lanpostu hau esleitzen zaio: 1.3.–Administraria, lanaldi partzialekoa.

Burutzaren otsailaren 21eko 10/2023 Ebazpenaren bidez, María Rosario Aramendía Araiz andrea Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko langile lan-kontratudun finko izendatzen da, eta honako lanpostu hau esleitzen zaio: 1.6.–Zerbitzu orokorrak - garbiketa, lanaldi partzialekoa.

Ziraukin, 2022ko otsailaren 21ean.–Batasuneko burua, Rubén Senosiáin Urbistondo.

Iragarkiaren kodea: L2302966