50. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

18/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 21ekoa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duen langilea izendatzen duena.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan; izan ere, administrazio erabat elektronikoa ezarri da.

39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, nahitaezko baita pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Egia da 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu behar dutela administrazio publikoek, eta gainerako pertsona juridikoen aldean tratamendu berezia izan behar dutela, kontuan hartuta izaera juridiko desberdina dutela. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik, komeni da departamentu bakoitzaren ordezkariak sinadura elektronikoa izatea.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez, kontseilariei baimena eman zitzaien izenda ditzaten, foru agindu baten bidez, beren departamentuen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak.

Orobat, xedatu zen ezen hala egindako izendapenak noiznahi ere errebokatu daitezkeela.

Kultura eta Kiroleko kontseilariaren apirilaren 28ko 13/2021 Aginduaren bidez, departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar zuten funtzionarioak izendatu ziren; besteak beste, Emilia Valencia Vides andrea, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegoko burua.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 12ko 176/2023 Ebazpenaren bidez, Emilia Valencia Vides andrearen erretiroa erabaki zen.

Kultura eta Kiroleko kontseilariaren otsailaren 13ko 10/2023 Foru Aginduaren bidez, María Carmen Lumbier Echeverría andrea Administrazio Aferetarako Bulegoko buru izendatu zuten bitarte baterako. Bulego hori Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikita dago, Kultura eta Kirol Departamentuaren barruan.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. María Carmen Lumbier Echeverría andrea, Administrazio Aferetarako Bulegoko burua, izendatzea Kultura eta Kirol Departamentuaren ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki dezan.

2. Aurreko atalean egindako izendapena noiznahi errebokatzen ahalko da.

3. Errebokatzea Emilia Valencia Vides andreak Kultura eta Kirol Departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala edukitzeko egindako izendapena.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Idazkaritza Tekniko Nagusiari, interesdunei eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiari.

Iruñean, 2023ko otsailaren 21ean.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2302989