50. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANUE

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Alkatetzaren 2023ko otsailaren 22ko 1-02/2023 Ebazpenaren bidez, eta Anueko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu bat eta bi garbitzaile izendatzeko kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz, Esperanza Santesteban Cizur andrea zerbitzu anitzetako enplegatu izendatzen da, Anueko Udalean jardun dezan, María Pilar Larralde Zandio andrea garbitzaile izendatzen da, Olagueko osasun-etxean jardun dezan, eta Yolanda Olague Micheltorena andrea garbitzaile izendatzen da, Anueko Udalean jardun dezan, puntuazio handiena lortu duten izangaiak direlako. Hori guztia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren esparruan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen arabera (deialdia argitaratu zen 2022ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 14an).

Lanpostuaren jabetza hartu beharko dute hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpen honen aurka hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Anuen, 2023ko otsailaren 22an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2303151