50. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4E/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 9koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat onesten baita 2023rako, irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko entitateek ekintza humanitarioko proiektuak egin ditzaten Europako babesaren eta migrazioen arloan. DDBN identifikazioa: 669148.

Europan babesa bilatzen duten pertsonen kopurua nabarmen igo da azken urteotan. Munduko beste toki batzuetan dauden gatazkek eta indarkeriak eskala handiko lekualdatzea bultzatzen duten neurrian, pertsona batzuek babes bila jotzen dute ondoko eskualdeetatik haratago.

Migrazioetarako Nazioarteko Erakundearen (OIM) Migratzaile Desagertuen Proiektuak gutxienez 5.684 heriotza dokumentatu zituen Europarako eta kontinente zaharraren barruko migrazio-ibilbideetan, 2021eko hasieratik iazko urriaren amaierara arte. Heriotzen kopurua gero eta handiagoa da Mediterraneoan zeharreko ibilbideetan eta lurreko mugetan, eskualdera sartzekoetan nahiz barrukoetan.

2021etik 2022ko urriaren 24ra bitarte gutxienez ere 2.836 heriotza eta desagerpen erregistratu ziren Erdialdeko Mediterraneoko ibilbidean, eta Mendebaldeko Afrikako-Atlantikoko ibilbidean, Espainiara, Kanariar Irletara doanean, 1.532 heriotza dokumentatu ziren. Halere, zehazten da bi itsas-ibilbide luze eta arriskutsu horien datuak ziurrenik osatugabeak direla, gero eta maizago gertatzen diren "hondoratze ikusezinen" kasuan egiaztatzeko prozesua oso neketsu eta zaila baita, izan ere, horrelakoetan ontziak osorik galtzen dira itsasoan, inolako bilaketarik edo erreskaterik egin gabe.

Migrazio bide seguruak emateari dagokionez egiturazko akatsa egoteaz gain, proiektuaren erregistroek erakusten dute Europako destinoko herrialdeetara doazen migrazio ibilbide horietan gertatzen diren heriotzetako asko ekidin zitezkeela, horretarako aski izanik laguntza azkarra eta eraginkorra ematea larri zebiltzan migratzaileei.

Tragedia masiboak migrazioaren testuinguruan gero eta ohikoago bihurtu dira. Beste alde batetik, aintzat hartu behar da handitu egin dela Europara iritsi eta bertako iheslari-esparruetan daudenen edo kontinentean barna doazen iragaitzazko migratzaileen kopurua, eta oso egoera ahulean daudela. Horregatik, ezinbestekoa da erakunde publiko guztien erantzuna, bai Europan, bai nazio, eskualde eta toki mailan, pertsona horiei harrera duin bat ziurtatzeko. Hori horrela, Migrazioetarako Nazioarteko Erakundeak estatuak premiatzen ditu praktikak eta politikak gara ditzaten, mugitzen diren pertsonek beren migrazio-zeharkaldietan hartzen zituzten arriskuak murrizteko.

Horregatik, deialdi honen xedea eta helburua dira ekintza humanitarioak diruz laguntzea, Europan barna migrazio bidean dauden eta larrialdi egoeran edo berehalako arriskuan daudenei laguntzeko, bereziki talde zaurgarrienei (haurrak eta emakumeak).

Deialdi honetara aurkezten ahalko dira larrialdi humanitarioko ekintzen proiektuak, zehazki hauek:

a) Itsasoko erreskateak.

b) Osasun zerbitzuak: osasun laguntza, laguntza psikosoziala barne.

c) Elikagaien banaketa eta nutrizioa.

d) Ura eta saneamendua.

e) Elikagaiez bestelako elementuen banaketa, higieneko kit-ak eta herritarrek bizirik irauteko oinarrizko babes egiturak.

Deialdi honek bidea ematen die entitate interesdunei berdintasunez parte hartzeko eta, era berean, bermatzen du dirulaguntzak irizpide objektiboei jarraikiz emanen direla. Irizpide horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politikaren esparru orokorrean ezarritako jarraibideen arabera lehenetsiko dira.

Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuaren proposamen txostena jaso da espedientean, baita Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluaren onespena eta txosten juridikoa, eta kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ere.

Erabiliz Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu zaizkidan eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Dirulaguntzen deialdi bat onestea 2023rako, irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko entitateek ekintza humanitarioko proiektuak egin ditzaten Europako babesaren eta migrazioen arloan. Orobat, deialdiaren oinarri arautzaileak eta balorazio-irizpideak onestea, zeinak jasotzen baitira, hurrenez hurren, foru agindu honen I. eta II. eranskinetan.

2. 150.000 euroko gastua baimentzea 2023ko gastuen aurrekontuko "(E) Dirulaguntza Europako babesaren eta migrazioen arloan ekintza humanitarioak egiteko" izeneko F10000-F1000-4819-231900 partidaren kargura.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea foru agindu hau eta eranskinak.

4. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzura, Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegora eta Idazkaritza Tekniko Nagusira; Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatura; eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera (DDBN).

Iruñean, 2023ko otsailaren 9an.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

I. ERANSKINA

Dirulaguntzen deialdia 2023rako, irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko entitateek ekintza humanitarioko proiektuak egin ditzaten Europako babesaren eta migrazioen arloan. Oinarri arautzaileak

1.–Xedea.

1.1. Oinarri hauen xedea da arautzea zer araubidetan ematen zaizkien dirulaguntzak irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko entitateei, 2023. urtean ekintza humanitarioko proiektuak egin ditzaten Europako babesaren eta migrazioen arloan.

1.2. Bada, deialdi honen helburua da ekintza humanitarioak diruz laguntzea, Europan barna migrazio bidean dauden eta larrialdi egoeran edo berehalako arriskuan daudenei laguntzeko, bereziki talde zaurgarrienei (haurrak eta emakumeak).

2.–Aurrekontu egozpena eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

2.1. 150.000 euroko gehieneko kreditua baimendu da deialdi honen ondoriozko konpromisoei erantzuteko, eta Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren 2023ko gastuen aurrekontuko partida honen kargura ordainduko da: "(E) Dirulaguntza Europako babesaren eta migrazioen arloan ekintza humanitarioak egiteko" izeneko F10000-F1000-4819-231900 partida.

2.2. Proiektu bakoitzeko dirulaguntza gehienez ere 50.000 eurokoa izanen da.

2.3. Laguntzen zenbatekoa, oro har, onartutako aurrekontuaren %100ekoa izanen da, aurreko apartatuan zehaztutako muga edukita.

Onartzen den aurrekontua kalkulatzeko, aurkezten den aurrekontuari honako diru kopuru hauek kenduko zaizkio: batetik, BEZa, edo beste edozein zeharkako zerga, pertsona edo entitate eskatzaileentzat berreskuratzeko edo konpentsatzeko modukoa bada, eta, bestetik, Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuaren ustez, proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren edo deialdiaren xedekoak ez diren jarduerei dagozkien diru kopuruak.

3.–Gauzatzeko epeak.

Dirulaguntzaren xedeko proiektuak 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte gauzatu beharko dira, bi egun horiek barne. Ondorio horietarako, ulertuko da gauzatu direla epe horren barrenean sortu direnean eta 2024ko urtarrilaren 16a baino lehenago ordaindu direnean.

4.–Proiektu diruz lagungarriak.

Diruz lagundutako proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Ekintza humanitarioko jarduerak izanen dira, Europan migratzaile eta errefuxiatuekin egindakoak. Bereziki, jarduera hauek izanen dira:

a.1) Itsasoko erreskateak.

a.2) Osasun zerbitzuak: osasun laguntza, laguntza psikosoziala barne.

a.3) Elikagaien banaketa eta nutrizioa.

a.4) Ura eta saneamendua.

a.5) Elikagaiez bestelako elementuen banaketa, higieneko kit-ak eta herritarrek bizirik irauteko oinarrizko babes egiturak.

a.6) Hezkuntzaren edo gizarte-arretaren arloko beste edozein ekintza humanitario.

b) Diruz lagundutako jarduerak emakumeen eta gizonen aukera berdintasuna bultzatu behar du.

c) Oinarri arautzaile hauetako helburu eta xedeetara egokituko dira, baita aplikatu beharreko beste araudietara ere.

Programak, proiektuak, jarduerak edo jarduketak ez dira diruz lagunduko baldin eta aplikatzen badituzte irizpide sexistak, arrazistak, xenofoboak edo beste edozein motatako diskriminazioa. Era berean, deialdi honetatik kanpo uzten dira eraikuntza edota birgaitze obren proiektuak.

5.–Gastu diruz lagungarriak.

5.1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak inongo zalantzarik gabe, oinarri hauetan ezarritako epean egiten badira. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

5.2. Zehazki, honako hauek dira gastu diruz lagungarriak, besteak beste:

A.–Proiektuko jarduerak egikaritzeko beharrezkoak diren zuzeneko gastuak, hala nola honako hauek:

a.1) Jarduera egiteko zuzenean behar diren ekipoak, materialak eta hornidurak.

a.2) Langileen gastuak, haien barnean egonda soldatak, entitatearen kargura diren gizarte aseguruak eta jarduerak koordinatzeaz arduratzen diren langileen beste lan karga batzuk, eta/edo entitate onuradunak jarduerak gauzatzeko izendatutako gainerako langileenak. Entitateko langileek egindako jardueren kasuan, baldin eta beste eginkizun eta lan batzuk egiten badituzte diruz lagundutako jardueraren ondoriozkoez gainera, dagozkien lan guztien aldean jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ezin izanen da egotzi zuzeneko kostu gisa. Langile gastuentzako dirulaguntza Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan lan egiten duten profesionalentzat ezarritako bera izanen da, gehienez; koordinazio lanetarako langileen kasuan, haien profila ez da izanen gizarte-langileei dagokiena baino handiagoa.

a.3) Bidaiak eta dietak. Langileen joan-etorrien ondoriozko gastuak dira, deskribatutako jarduerak egiteari zuenean lotuta daudenak, kontuan izanik Nafarroako Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartutako Erabakia, jarraibideak onesten dituena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enplegatuek joan-etorriengatik egiten dituzten gastuen arloan. (2012ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa).

a.4) Zerbitzu teknikoak eta profesionalak. Entitateaz kanpoko profesionalen kontratazio puntualari dagozkion gastuak dira, diruz lagundutako proiektuan jasotzen den jarduera jakin bat egiteko kontratatzen den kasuetan.

B.–Zeharkako gastuak, emandako dirulaguntzaren %10 edo gutxiago direnean. Proiektuaren zeharkako gastutzat hartuko dira, ondorio horietarako, entitate onuradunaren funtzionamendu orokorreko gastuak (langileriaren beste gastu batzuk, lokalenak, bulego materialak eta beste gastu arrunt batzuk).

5.3. Inola ere ez dira diruz lagunduko proiektua garatzeko beharrezkoak ez diren jarduerak edo deialdi honen xede ez direnak.

Era berean, ez dira diruz lagunduko:

a) Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa) edo zeharkako beste edozein zerga, berreskuratzen edo konpentsatzen ahal badira.

b) Amortizazioak.

c) Protokoloko eta luxuzko gastuak (otamenak, harrerak, opariak, loreak, ikuskizunetarako sarrerak, eskersariak lantegietara joate hutsagatik edo antzeko beste edozein).

d) Interesak, errekarguak eta zehapen administratibo eta penalak.

e) Zenbatekoa modu fidagarrian zehaztuta ez duten gastu-kontzeptuak.

5.4. Edonola ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

6.–Entitate onuradunek bete beharrekoak.

6.1. Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak jaso ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Bere izaera juridikoarekin bat etorriz legez eratutako pertsona juridikoa izatea, eta erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta egotea. Era berean, pertsona juridiko pribatuen taldeek ere parte hartzen ahalko dute deialdian, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluan xedatutakoarekin.

b) Irabazi-asmorik ez izatea.

c) Bere estatutuetan jasota izatea, xede edo helburu sozialen artean, esku-hartze sozialeko lana egitea ekintza humanitarioei lotutako eremuan.

d) Ordezkaritza izatea Nafarroako Foru Komunitatean.

e) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan xedatutakoa betetzea.

f) Eskatzailea ez egotea zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen, edo, hala bada, ez egotea zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuagatiko edo generoagatiko diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.

6.2. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak. Orobat, diruz laguntzen den jarduerak irauten duen bitartean (3. oinarria) bete beharko dira, justifikazio epea bukatu arte.

7.–Eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko epea eta modua.

7.1. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

7.2. Eskaerak aurkezteko modua.

Eskaerak eta aurkeztu beharreko dokumentazio guztia modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa

Horretarako, nahitaez eduki behar da ziurtagiri digitala.

Eskaera Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiari zuzenduko zaio.

Entitate bakoitzak proiektu bakarra aurkezten ahal du.

Ekintza bat entitate batek baino gehiagok elkarrekin gauzatzen badute, ekintza hori egikaritzea bere gain hartuko duen entitateak aurkeztuko du eskaera; ekintzari dagozkion ordainketa eta gastu guztiak egin beharko ditu.

7.3. Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaera Nafarroako Gobernuaren eskabide orokorrean aurkeztuko da. Helbide honetan dago eskuragai:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/instantzia-orokorra-deskargatu

Behar bezala betetako eskabide ofizialarekin batera, dokumentazio hau ere aurkeztuko da, eskaneatuta eta agiriak bereizita eta behar bezala identifikatuta:

A.–Entitate eskatzailearen gaineko dokumentazioa:

a) Entitatearen estatutuak.

b) Entitatea erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria edo beste frogagiri bat. Entitateak helbide soziala Nafarroatik kanpora baldin badu, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean ordezkaritza bat ireki duela dioen ziurtagiria. Aipamen horren ordez beste erregistro administratibo batek emandako ziurtagiri osagarria aurkezten ahalko da, ordezkaritza hori badela egiaztatzen duena, edo notarioaren agiria, fundazioen kasuan. Bata zein bestea aurkeztu, ziurtagiriak urtebete baino gutxiagoko antzinatasuna izan beharko du, deialdi hau argitaratzen den egunean.

c) Identifikazio fiskaleko txartela.

d) Onuradun izateko baldintzak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, IV. eranskineko ereduaren araberakoa.

e) Sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazio ezari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, V. eranskineko ereduaren araberakoa.

f) Gardentasun betebeharrak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, VI. eranskineko ereduaren araberakoa, eta, kasua bada, bidezko informazioa, entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatua.

g) Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuak emandako ziurtagiria, frogatzen duena egunean dituela Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak. Ziurtagiri horrek hilabeteko antzinatasuna izanen du gehienez. Entitate interesdunak zerga Nafarroatik kanpora ordaintzen badu, aurretik aipatzen denaren antzeko ziurtagiria, zerga agentziak edo foru ogasunek egina. Ez da dokumentazio hori aurkeztu beharko baldin eta baimena ematen bada Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak egiaztapen hori zuzenean egiteko Ekonomia eta Ogasun Departamentuan (VII. eranskina).

h) Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak egindako ziurtagiria, gehienez hiru hilabeteko antzinatasuna izanen duena, frogatzen duena Gizarte Segurantzarekiko betebehar guztiak egunean daudela. Ez da dokumentazio hori aurkeztu beharko baldin eta baimena ematen bada Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak egiaztapen hori zuzenean egiteko (VII. eranskina).

i) Beste dirulaguntza batzuk eskatu eta/edo jasotzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, VIII. eranskineko ereduaren araberakoa, eta, kasua bada, bidezko informazioa, entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatua.

j) Kasua bada, BEZaren aitorpenak egitetik salbuetsita edo zergaren menpe ez dagoela frogatzen duen ziurtagiria, Nafarroako Zerga Ogasunak edo Espainiako Zerga Administrazioko Estatu Agentziak gehienez hiru hilabete lehenago egina.

k) Hala badagokio, eta 10. oinarrian xedatutakoari dagokionez, aurrerakin eskabidea eta dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsik ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, eta premia frogatzeko egiaztagiriak, III. eranskineko ereduaren arabera.

l) Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea, Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia baldin bada edo aurreko dirulaguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua aldatu bada; Nafarroako Gobernuaren webguneko Diruzaintza Inprimakien atalean egonen da eskuragarri

(http://www.navarra.es/home_es/Servicios/Recursos/Impresos+de+Tesoreria.htm).

B.–Dirulaguntzaren xede den proiektuari buruzko dokumentazioa, baloratzeko:

a) Eskaera tekniko eta ekonomikoko ereduak, euskarri informatikoan eta inprimaki ofizialaren arabera aurkeztuak. Interesdunen eskura egonen dira Nafarroako Gobernuaren webguneko Zerbitzuen Katalogoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak).

Eskaera teknikoek ezin izanen dute 20 orrialde baino gehiago eduki (edo 10 orri bi aldeetatik), Arial 11 letran eginda. Eskaera tekniko luzeagoak atxikiz gero, baloraziorako lehen 20 orrialdeak baizik ez dira aintzat hartuko.

b) Agiri grafiko, tekniko eta ekonomikoak (proformako fakturak, aurrekontu profesionalak eta abar), eta proiektua behar bezala ulertzeko beharrezkotzat jotzen diren bestelako agiriak. Dokumentazio hori guztia memoriaren eranskintzat hartuko da.

7.4. Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan xedatutakoarekin, Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar dituzten agiriak edo administrazio honen esku dauden agiriak badira, ez da beharrezkoa izanen 7.3.A apartatuko a), b) eta c) letretan derrigorrezko gisa bildutako agiriak aurkeztea, baldin eta agiri horietan aldaketarik ez bada jazo. Foru Komunitateko Administrazioko organoen esku badaude, eskatzaileak zehaztu egin beharko du noiz eta zer administrazio organotan aurkeztu zituen agiri horiek, baldin eta bost urte baino gehiago igaro ez badira espediente hura amaitu zenetik.

8.–Dirulaguntza emateko prozedura eta instrukzioa.

8.1. Dirulaguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluarekin bat.

8.2. Prozeduraren instrukzioa Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuari dagokio. Zerbitzu horrek egiaztatuko du, hain zuzen, dirulaguntzak jasotzeko derrigorrezko baldintzak betetzen direla, eta ofizioz baloratuko ditu eskaerak, II. eranskinean ezarritako irizpideen arabera.

8.3. Eskaerak ez baditu adierazitako baldintzak betetzen, gehienez 10 egun balioduneko epean zuzentzeko eskatuko zaio entitate interesdunari. Hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko da, espedientea artxibatzeko ebazpena eman ondoren, zeina Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera emanen baita.

Ezin izanen da zuzendu baloratzeko aurkezten den dokumentazioa. Okerreko datuak, akats aritmetikoak, oso errealistak ez diren kostuak edo hautagarriak ez diren beste kostu batzuk atzematen badira, organo kudeatzaileak horren inguruko argibideak eskatzen ahalko dizkio entitate interesdunari.

8.4. Eskaerak 0tik 100 puntura arteko eskala baten arabera baloratuko dira, II. eranskinean adierazitako irizpide objektiboak eta haien haztapena kontuan hartuta.

8.5. Dirulaguntza jaso ahal izateko, proiektuek gutxienez 60 puntu lortu beharko dituzte. Horietarik 30 puntu, gutxienez, II. eranskineko "b" apartatuan ("Proiektuaren koherentziaren azterketa").

8.6. Balorazio positiboa lortzen duten eskaeren zenbateko guztiek aurrekontuetan horretarako dagoen kreditua gainditzen badute, lehentasun hurrenkera bat ezarriko da, balorazioan lorturiko puntuazioaren arabera, eta dirulaguntzak muga horretaraino banatuko dira.

Gerakinik izanez gero, eta gerakina txikiagoa baldin bada puntuazioaren arabera hurrengo den proiekturako eskatutako aurrekontua baino, dirulaguntza proposatuko da baldin eta efizientea bada hura ematea. Horrelakoetan, onuradunari eskabidea berridazteko eskatu ahal izanen zaio, konpromisoak eta baldintzak egokitu ditzan eman daitekeen dirulaguntzara, haren xedea eta ezaugarriak bere horretan utzita, betiere.

8.7. Proiektu batek baino gehiagok puntuazio bera lortzen badute eta aurrekontuan denentzako kreditu aski ez badago, II. eranskineko b atalean ("Proiektuaren koherentziaren azterketa") puntuazio handiena lortzen duena izanen da entitate onuraduna. Berdinketak irauten badu, b.1) atalean ("Proiektuaren oinarriak") izandako puntuazioaren arabera ebatziko da.

8.8. Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzuak, balorazioa egin ondoren, ebazpen proposamena eginen dio Migrazio Politiketako zuzendari nagusiari, dirulaguntza jasotzeko derrigorrezko gisa ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona edo entitate onuradunak adierazita, eta, hala badagokio, dirulaguntza zergatik eman den adieraziko du.

9.–Prozeduraren ebazpena.

9.1. Instrukzio-organoak egindako ebazpen proposamenean oinarrituta, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak dirulaguntza emateari buruz ebatziko du. Ebazpen horretan dirulaguntza eman zaien eskatzaileen zerrenda adieraziko du, eta berariaz jakinaraziko du gainerako eskaerak ezetsi direla; ezetsitako eskaera horien artean zehaztu egin beharko da, besteak beste, aurrekontu baliabideen esleipenak duen mugaren ondorioz ezetsi direnak.

9.2. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro baina berariazko ebazpena jakinarazi ez bada, dirulaguntzaren eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

9.3. Deialdiaren ebazpena administrazio prozedura arautzen duen legedian ezarri bezala jakinaraziko zaie entitate interesdunei, eta Nafarroako Atarian argitaratuko da: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/bilatzailea/-/buscartramite/

10.–Dirulaguntzaren ordainketa.

10.1. Oro har, dirulaguntza aldez aurretik eta ordainketa bakar batean ordainduko da, emandako zenbateko guztiarekin, gehienez ere hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena ematen denetik zenbatzen hasita, Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, baldin eta irabazi-asmorik gabeko entitateek edo horien federazio, konfederazio edo taldeek ez badute aski baliabiderik dirulaguntza jaso duen jardueraren gauzatzea behin-behinekoz finantzatzeko, eta behar bezala frogatzen badute.

Horretarako, eskaerari erantsi beharreko dokumentazioarekin batera, deialdi honekin batera III. eranskin gisa doan erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, adierazten duena entitateak aski funtsik ez duela dirulaguntzaren helburuak betetzeko, eta premia hori egiaztatu beharko da entitateko ordezkariaren ziurtagiri baten bidez; hartan, honako hauek adieraziko dira: entitatearen izenean dauden banku kontuak, diruzaintzako egoera edo bankuko kontuetako uneko saldoak agertzen dituen bankuko ziurtagiri bat –banku elektroniko bidez lortutakoak ere onartuko dira–, bai eta hileroko aurreikuspen bat ere, ordaintzeke edo kobratzeke dauden gastuei eta diru-sarrerei buruz, dirulaguntzaren xedearekin lotutakoak, eta proiektuarekin lotu gabeko gastu- eta sarrera-konpromisoak.

Aurrekoa gorabehera, eskaerarekin batera aurkeztutako agirien artean, entitatearen ordezkariak sinatutako dokumentu independente bat ere agertzen ahalko da, non eskatuko baita emandako dirulaguntzaren %60 aurretiaz ordaintzea, entitateak behar adina baliabiderik ez duela egiaztatu beharrik gabe, baldin eta emandako zenbatekoa 15.000 eurotik gorakoa ez bada. Bigarren kasu horretan aurreikusitako aurrerakina ere hilabeteko epean eginen da, dirulaguntzaren ebazpena ematen denetik zenbatzen hasita, eta, kasu guztietan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoa beteko da. Aurrerakin hori irabazi-asmorik gabeko edozein entitateri edo horien federazio, konfederazio edo elkarteei aplikatuko zaie.

10.2. Ordainketa aurreratua egin ez den kasuetan edo ordainketa aurreratua emandako laguntzaren zenbateko osora iristen ez den kasuetan, emandako dirulaguntzatik ordaintzeke dagoena osorik pagatzeko agintzen duen ebazpena 2023ko abenduan emanen da, jarduera 11. oinarrian adierazitakoaren arabera egin dela justifikatu ondoren.

Ordainketa egiteko ebazpen horretan sartzen ahalko da, entitate onuradunak aurkeztutako txosten ekonomikoan eskaera egin ondoren, emandako dirulaguntzaren zati bat kontura ordaintzea, zehazki, justifikatzeke dauden gastu arrunten eta langile gastuen zerrendari dagokiona, betiere 3. oinarrian aurreikusitako baldintzetan gauzatutako jardueraren zatiari badagozkio.

Konturako ordainketa eskatzeko ez da beharrezkoa izanen dirulaguntzaren helburuak betetzeko funts-horniduraren beharra justifikatzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

11.–Dirulaguntzaren justifikazioa.

11.1. Entitate onuradunek aurkeztu beharko dituzte diruz lagundutako proiektua gauzatzeari buruz behar diren txosten tekniko eta ekonomiko guztiak, inprimaki ofizialean eta euskarri informatikoan, zeina Nafarroako Gobernuaren webgunearen Zerbitzuen Katalogoan eskuratzen ahal baita (https://www.navarra.es/home_eu/Servicios/).

11.2. Entitate onuradun guztiek, gastuaren eta ordainketaren egiaztagiri egokiak izan bezain laster, jarduera egin dela egiaztatzeko behar diren txosten tekniko eta ekonomikoak aurkeztu beharko dituzte. Beren egoera partikularraren arabera, data hauetara egokitu beharko dute betiere:

–2023ko urriaren 28: dirulaguntza ordaintzeko eskubidea ematen duen txostena aurkezteko azken eguna, 10.2 oinarrian aurreikusitako baldintzetan. Halaber, dirulaguntzaren zenbatekoa aldez aurretik ordaindu bada, azken eguna izanen da jardueraren zati gauzatua egiaztatzen duen txostena aurkezteko ere. Amaierako izaera izanen du, baldin eta bertan justifikatzen bada diruz lagundutako proiektu osoa gauzatu dela, oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaren arabera; aitzitik, tarteko izaera izanen da bestela.

–2024ko urtarrilaren 16a: nolanahi ere, azken txostena aurkezteko azken eguna.

Halaber, prozeduraren instrukzio-organoak proiektuaren bilakaerari buruzko txosten bat aurkezteko eskatzen ahalko du edozein unetan, diruz lagundutako jarduerak zenbateraino gauzatu diren azalduko duena. Horrez gain, diruz lagundutako proiektuari aurrez aurreko jarraipena egiten ahalko dio.

11.3. Bitarteko edo azken txostena, gastuen eta ordainketen egiaztagiriak dituena, justifikazio kontuaren bidez eginen da, eta honako elementu hauek izanen ditu:

–Proiektuaren bilakaerari buruzko txosten teknikoa eta ekonomikoa, oinarri honen 1. apartatuan aurreikusitako ereduaren arabera. Kronograma batean, diruz lagundutako jarduerak ezarritako helburuen arabera (orduak, prezioa, parte-hartzaileen kopurua, etab.) gauzatu direla adieraziko da, bai eta ordaindutako gastu guztien zerrenda ordenatua, zenbakitua eta xehatua ere.

Tartean txosten horiek aurkezturik ere, programaren amaierako txostena aurkeztu beharko da hura bukatutakoan. Ondorio horietarako, amaierako txostena izanen da justifikatzen duena diruz lagundutako proiektu osoa oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu dela, beste finantzatzaile batzuei dagokien zatia barne, halakorik balego. Bestela, tarteko txostentzat hartuko da.

–Onartutako proiektua gauzatzeko egindako gastuen eta ordainketen ziurtagiriak, zeinak digitalki aurkeztu beharko baitira.

2023ko urtarrilaren 1etik aurrera jaulkitako ordainagiriak eta fakturak baino ez dira onartuko gastuen frogagiri gisa. Agiri horietan honako hauek jaso beharko dira: agiri-zenbakia, jaulkipen data eta ordainketaren data efektiboa, jaulkitzailearen eta hartzailearen datuak, kontzeptua, zenbatekoa eta ordaintzeko formula, bat etorriz fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoarekin. Kanpoan geratzen dira berariaz albaranak, aurrekontuak eta hartze-agiriak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

100 eurotik gorako gastu guztien ordainketak bankuko ordainagirien bidez frogatuko dira. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste dokumentu batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.

Onartutako gastuen zerrenda eta dagozkien aldaketak, halakorik egonez gero, ordainketa proposamenarekin batera aurkeztuko dira, edo, bestela, gastuaren justifikazioarekin batera, baldin eta interesdunari dirulaguntzaren ordainketa aurreratua egin bazaio.

–Zergapetuak eta salbuetsi gabeak badira, BEZ konpentsatuaren aitorpena.

–Hiruhilekoko 715 eredua (lan atxikipenak, zenbait enpresa eta lanbide jarduerarenak eta sarienak), eta hiruhilekoko 759 eredua (errentamenduengatiko atxikipenak).

–Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non frogatuko baita proiektuko langileek finantzatutako programetan egin dituzten lanaldien egozpena, eta proiektuan aritu diren langileei ordaintzeko benetan bideratu dela.

–Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non frogatuko baita justifikazioko kontuan inputatutako zeharkako gastuen portzentajea eta jarduera garatzeko diru-sarrerek ez dituztela gastuak gainditu.

–Hileko nominen zerrenda, langileei eta Gizarte Segurantzari egindako ordainagiriekin eta digitalizatutako lan-kontratuekin batera, hori guztia dirulaguntzaren bidez finantzaturiko langileei dagokienez.

–Finantzatutako proiektua gauzatu dela bermatzen duen beste edozein agiri.

11.4. Baldin eta, dirulaguntzaz gain, funts propioak edo bestelako dirulaguntza nahiz baliabideak erabiltzen badira jarduerak finantzatzeko, frogatu egin beharko dira halako funtsen zenbatekoa, jatorria eta dirulaguntzaren xede diren jardueretan izan duten aplikazioa.

11.5. Instrukzio-organoak zehazten duenean zuzendu daitezkeen akatsak daudela entitate onuradunak aurkeztutako justifikazioan, horren berri emanen dio, hamar egun balioduneko epean zuzendu ditzan.

11.6. Diruz lagundutako zenbatekoa oker justifikatuta badago, justifikatu gabeko zatia jasotzeko eskubidea galduko da, eta justifikatu gabeko gastuen eta ordainketen zenbatekoa itzultzeko prozedura abiaraziko da hortik aurrera.

12.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Dirulaguntzen onuradun diren entitateek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza ematea eragin duten proiektua eta jarduerak gauzatzea deialdi honetako oinarri arautzaileen eta baldintza eta betebehar formal eta materialen arabera, eta dirua zer helburutarako eman zen, hartarako baino ez erabiltzea.

b) Oinarri arautzaileotan aipatzen diren frogagiriak, tartekoak eta azkenekoak, aurkeztea.

c) Organo kudeatzaileari jakinaraztea proiektuari esleitutako langile taldean egiten diren aldaketa guztiak, eta, bereziki, laneko bajak. Baja kasuetan, langileak gehienez ere hilabeteko epean ordeztu beharko dira, dirulaguntza ematean aintzat hartutako langile gastuak osatzeko behar den lanaldi portzentajerako kontratatuz.

d) Organo kudeatzaileak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.

e) Dirulaguntzaren jatorria jakitera ematea, diruz lagundutako proiektuen zabalkunde eta publizitate orotan, baita zerbitzua ematen den lokalean ere. Zabalkunde idatzian edo grafikoan Nafarroako Gobernuaren logotipoak agertu beharko du, dirulaguntza jasotzen duen entitatearenak duen tamaina berean eta ikusteko moduko baldintza beretan, eta Nafarroaren Sinboloei buruzko otsailaren 27ko 4/2020 Foru Legean ezarritakoari jarraituz. Era berean, "Navarra de Colores-Nafarroa Koloretan" markaren logotipoa agertuko da.

f) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea organo emaileari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta betiere jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

g) Entitatearen izaera dela-eta kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak betetzea.

h) Justifikazio kontuak aurkeztea ezarritako ereduaren arabera.

i) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

j) Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren baimena eskatu eta eskuratzea diruz lagundutako proiektuan funtsezko aldaketak egiteko, baldin proiektua gauzatzea nabarmen aldatzen edo zailtzen duten inguruabarrak gertatzen badira. Funtsezko aldaketatzat jotzeko, helburuetan, emaitzetan, onura hartzen duen populazioan edo lurralde kokapenean eragina izan beharko du, edo, hasierako aurrekontuarekin alderaturik, partidako multzo bakoitzaren %20ko desbideratze ekonomikoa gertatu beharko da. Aldatzeko eskaeretan aldaketa edo zailtasun horren gainean behar adina arrazoi eman beharko dira, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala azaldu, betiere 2023ko urriaren 28a baino lehen. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan edozer aldatuz gero, Administrazioak onartu ala ez, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da. Proiektua gauzatu bitartean gertatzen diren gainerako gorabeherak eta aldaketa ez-funtsezkoak arrazoituta adieraziko dira justifikazioko txosten partzialean edo azken txostenean, barnean dela Nafarroako Gobernuarenak ez diren finantzabideak handitzeagatik guztirako kostua handitzea.

k) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezarritako gainerako eginbeharrak.

13.–Hornitzaileen azpikontratazioa eta hautaketa.

13.1. Onuradunak hirugarrenekin azpikontratatzen ahalko du, diruz lagundutako aurrekontuaren %50 gainditu gabe. Jarduerak, dirulaguntzaz gain, funts propioekin edo beste dirulaguntza edo baliabide batzuekin finantzatu badira, ezin izanen zaio %50 baino gehiagoko portzentajea egotzi, azpikontratazio gisa, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak emandako zenbatekoari.

Ondorio horietarako, onuradunak azpikontratua egiten duela ulertuko da, hirugarrenekin ituna egiten badu dirulaguntzaren xede den jarduera zati batean egin dezaten. Dirulaguntzaren xede den jarduera berez egin ahal izateko onuradunak egin behar dituen gastuen kontratazioa kontzeptu horretatik kanpo gelditzen da.

Ezin izanen dira inola ere azpikontratatu diruz lagundutako jardueraren kostua garestitzen duten jarduerak, haren edukiari baliorik eransten ez badiote.

13.2. Onuradunarekin lotutako pertsona edo entitateak azpikontratatzeari dagokionez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.7.d) artikuluarekin bat, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiaren aldez aurreko baimena lortu beharko da. Horretarako, entitate interesdunak IX. eranskineko baimen-eskaera aurkeztu beharko du. 15 egun baliodun izanen dira, gehienez, baimenari buruzko ebazpena emateko eta jakinarazteko, eskaera aurkezten den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igarota ebazpenik jakinarazi ez bada, ulertuko da azpikontrataziorako baimena eman dela.

13.3. Hala badagokio, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, diruz lagundutako gastuak aholkularitza edo laguntza enpresek zerbitzu emateko baldin badira eta 12.000 eurotik gorakoak badira, entitate onuradunak organo emaileari frogatu beharko dio enpresa edo entitate hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela. Horretarako, helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin edo gehiagorekin kontsultatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak, eta eskaintzarik hoberena egiten duenarekin sinatuko du. Entitate onuradunak kontsulta-tramite horren gaineko dokumentazioa eta dagozkion eskaintzak gorde beharko ditu, eta kontu horiek guztiak agiri bidez frogatu dirulaguntza ematen duen organoaren aurrean, kontratuak indarra hartu bezain laster. Agiri horiekin batera, egindako hautapena arrazoitzeko txosten labur bat aurkeztuko da.

Ez da beharrezkoa izanen enpresa bati baino gehiagori kontsulta egitea, baldin eta gastu diruz lagungarrien ezaugarrien berezitasunagatik, behar adina ez badira merkatuan hornidura edo zerbitzu hori ematen duten enpresak.

13.4. Diruz lagundutako jardueren onuradunek egindako azpikontratazioa Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoari egokituko zaio betiere.

14.–Dirulaguntzen bateragarritasuna.

14.1. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak ematea bateragarria da jarduera egiteko jasotzen diren beste batzuekin.

14.2. Ematen diren dirulaguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo entitate pribatu zein publiko batzuen laguntzekin edo dirulaguntzekin batuta, diruz lagundutako jardueraren kostua. Horretarako, entitate onuradunak VIII. eranskinean jasotako erantzukizunpeko adierazpena bete beharko du.

15.–Baldintzak ez betetzea.

15.1. Oinarri hauetan ezarritako betebeharrak betetzen ez badira, edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aurreikusitako gainerako kausak gertatzen badira, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, dagokion zenbatekoa osorik edo zati batean itzuli beharko da, 35. artikulu horretan ezarritakoaren arabera.

15.2. Gardentasunari buruzko betebeharrak betetzen direla frogatzeko informazioa eman beharra bete ezean (VI. eranskina), ez zaie emandako dirulaguntza ordainduko, ezta aurrerakinak ere, eta, hala bada, kobratutako zenbatekoak itzuli beharko dira, Dirulaguntzei buruzko Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

15.3. Ez-betetzeak mailakatzeko irizpide hauek hartuko dira kontuan bereziki, eman beharreko dirulaguntza edo, hala badagokio, itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko:

–Esku-hartzea noraino bete den, arlo teknikoari eta aurrekontuari dagokienez.

–Zenbat aldaketa egin diren, eta nolakoak, aurretik baimen administratiboa izan gabe.

–Amaierako justifikazioan ez-betetze formal hutsak eginez gero, epemugatik zenbat egun pasa diren kasuan kasuko dokumentuak aurkeztu arte.

15.4. Aurreko ataletan xedatutakoa gorabehera, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan araututakoari jarraikiko zaio, edo, bestela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean bildutako aurreikuspenei.

16.–Administrazio-errekurtsoak.

Oinarri arautzaile hauen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz.

Oinarri arautzaile hauek aplikatuz Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak ematen dituen ebazpenen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariari zuzendua, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz. Errekurritutako egintza berariazkoa ez bada, edozein unetan jartzen ahalko da gora jotzeko errekurtsoa, isiltasun administratiboaren ondorioak hasi eta biharamunetik aurrera.

17.–Datuen tratamendua.

Deialdi honetan parte hartzeak berekin ekarriko du Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak entitate parte-hartzaileen datuen tratamendua egitea, eta tratamenduaren arduraduna Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia izanen da.

Datuen tratamendua justifikatuta dago deialdiaren parte-hartzea kudeatu behar delako, eta dirulaguntza ematen denean, alderdien artean sortzen den harreman juridikoa kontrolatu eta gauzatu behar delako. Helburu hori interes publikoko edo ahal publikoko legitimazioa da, hala ezartzen baitu 6.1.e) artikuluan Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduak, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoak. Haren oinarri juridikoa da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea.

Dirulaguntzen onuradun den entitatearen datuak, tratamenduaren helburukoak, mota honetakoak dira: identifikaziokoak, harremanetarakoak, bankukoak, profesionalak eta ekonomiko-finantzarioak, edo helburu horretarako behar den beste edozein.

Entitate parte-hartzaileen datuak zein xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta xede horren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Zehazki, kontserbaziorako aurreikusitako epea izanen da Nafarroako Gobernuaren agiri kontserbazioaren indarreko egutegiak adierazten duena.

Interesdunek Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuan erabil dezakete datu pertsonaletan sartzeko eskubidea, bai eta haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, tratamenduari aurka egiteko eta datuak eramatekoa ere, sgt.migracionyjusticia@navarra.es helbide elektronikora mezu bat bidaliz, gaian "datuen babesa" idatzita. Erantzunarekin ados egon ezean, Nafarroako Gobernuko Datuak Babesteko Ordezkaritzara (dpd@navarra.es) jo daiteke, edo Datuak Babesteko Espainiako Bulegora: https://www.aepd.es/.

18.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri hauetan aurreikusirik ez dagoen orotan, bete beharko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritakoa.

II. ERANSKINA

Balorazio irizpideak (100 puntu gehienez)

BALORAZIO IRIZPIDEAK

100 puntu GEHIENEZ

a) Irizpide sozialak

(15 puntu gehienez)

a.1.

Arreta bereziko kolektiboak (egoera oso ahulean dauden adingabeak, gazteak eta emakumeak).

(5 puntu)

Proiektua kolektibo horietako bati zuzenduta egotea

5 puntu

a.2.

Generoa

(4 puntu gehienez)

Entitatean erantzukizun karguetan dauden emakumeen portzentajea

–%50etik gorakoa

–%20tik %50era artekoa

1 puntu

0,50 puntu

Kontratatutako emakumeen portzentajea

–%50etik gorakoa

–%20tik %50era artekoa

1 puntu

0,50 puntu

Gizon boluntarioen portzentajea

–%50etik gorakoa

–%20tik %50era artekoa

1 puntu

0,50 puntu

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun plana izatea

0,5 puntu

Sexu jazarpenaren eta sexuagatiko jazarpenaren prebentzio protokolo bat izatea

0,5 puntu

a.3.

Deialdiaren helburuarekin zerikusia duen lan arloan izandako esperientzia

(5 puntu gehienez)

Ekintza humanitarioko eta/edo larrialdiko proiektuak Europan azken 5 urteotan

1 puntu, proiektu bakoitzeko

5 puntu gehienez

a.4.

Entitatean boluntariotza sustatzea eta garatzea

(1 puntu gehienez)

Boluntariotza plana izatea

1 puntu

Lan egonkorreko ildo baten garapena

0,5 puntu gehienez

b) Proiektuaren koherentziaren azterketa

(60 puntu gehienez)

b.1.

Proiektuaren oinarriak

(15 puntu gehienez)

Guztiz koherentea

15 puntu gehienez

Oso koherentea

10 puntu gehienez

Koherente samarra

6 puntu gehienez

Ez oso koherentea

1 puntu gehienez

b.2.

Helburuak: koherentzia, zehaztapen eta xehetasun maila

(10 puntu gehienez)

Oso handia

10puntu gehienez

Handi samarra

7 puntu gehienez

Txikia

1 puntu gehienez

b.3.

Jarduerak: deskribapen eta egokitasun maila

(10 puntu gehienez)

Oso handia

10 puntu gehienez

Handi samarra

7 puntu gehienez

Txikia

1 puntu gehienez

b.4.

Jardueren egutegia ezartzea: deskribapen eta egokitasun maila

(5 puntu gehienez)

Oso handia

5 puntu gehienez

Handi samarra

2 puntu gehienez

Txikia

1 puntu gehienez

b.5.

Jardueren hedapen plana eta baliatu beharreko euskarriak: kalitate maila

(5 puntu gehienez)

Oso handia

5 puntu gehienez

Handi samarra

2 puntu gehienez

Txikia

1 puntu gehienez

b.6.

Helburuen, jardueren eta emaitzen koherentzia maila:

(10 puntu gehienez)

Guztiz koherentea

10 puntu gehienez

Oso koherentea

8 puntu gehienez

Koherente samarra

6 puntu gehienez

Ez oso koherentea

1 puntu gehienez

b.7.

Proiektu osoan genero ikuspegiak duen txertatze maila:

(5 puntu gehienez)

Oso handia

5 puntu gehienez

Handi samarra

3 puntu gehienez

Txikia

1 puntu gehienez

c) Ebaluazio sistemaren kalitate maila: adierazleak, egiaztatzeko iturriak, ebaluazio eta jarraipen prozesua

(10 puntu gehienez)

c.1.

Adierazleak:

(3 puntu gehienez)

Egokitasuna eta hartakotasuna

1,50 puntu gehienez

Zehaztasun maila

1,50 puntu gehienez

c.2.

Egiaztapen iturriak:

(3 puntu gehienez)

Egokitasuna

1,50 puntu gehienez

Zehaztasun maila

1,50 puntu gehienez

c.3.

Ebaluazio eta jarraipen prozesua:

(4 puntu gehienez)

Egokitasuna

2 puntu gehienez

Zehaztasun maila

2 puntu gehienez

d) Giza baliabideen eta baliabide tekniko eta ekonomikoen azterketa

(10 puntu gehienez)

d.1.

Giza baliabideen eta esleitutako eginkizunen egokitasuna:

(3 puntu gehienez)

Oso egokia

3 puntu gehienez

Egokia

2 puntu gehienez

d.2.

Proiektuan boluntarioak noraino txertatu diren:

(2 puntu gehienez)

Pertsona kopurua eta esleituriko eginkizunak

2 puntu gehienez

d.3.

Baliabide teknikoak:

(2 puntu gehienez)

Proiekturako egokitasuna

2 puntu gehienez

d.4.

Baliabide ekonomikoak:

(3 puntu gehienez)

Aurrekontua proiektuari egokitzea

2 puntu gehienez

Bat etortzea eta argiak izatea eskaera teknikoan aurkeztutako informazioa eta eskaera ekonomikoan aurkeztutakoa (Excel dokumentua).

1 puntu gehienez

e) Sareko lana eta beste entitate eta baliabide batzuekiko koordinazioa

(5 puntu gehienez)

III. ERANSKINA

Dirua aurreratzeko eskabidea

Izena: .............................................................................................., NANa: .......................................

Honen legezko ordezkaria: ................................................................, IFK: ......................................

Jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: .......................................................................................

Honetarako dirulaguntza emateari dagokionez: ...............................................................................

Erantzukizunez adierazten dut:

Ordezkatzen dudan entitateak gaur egun ez duela behar adina kapital Nafarroako Gobernuak, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren bidez, ematen duen dirulaguntzaren xedeko zerbitzua behin-behinekoz finantzatzeko, eta ez duela behar adina baliabide ekonomiko diruz lagundutako proiektuaren funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren eta aurreikusita dauden ordainketak gauzatzeko.

Elkartearen kontu korronteak eta entitatearen gaur egungo saldoak egiaztatzen dituen dokumentazioa erantsi da, eta honako ordainketa hauek aurreikusten dira (adierazi ordainketen zenbatekoak, gutxi gorabeherakoak izan arren):

ESKATZAILEA:

BANKU-KONTUKO SALDOA1

KOBRANTZEN AURREIKUSPENA:

2023ko apirila

2023ko maiatza

2023ko ekaina

....

GUZTIRA

ORDAINKETEN AURREIKUSPENA:

2023ko apirila

2023ko maiatza

2023ko ekaina

....

GUZTIRA

PROIEKTUARI LOTUTA EZ DAUDEN ORDAINKETEN KONPROMISOAK:

PROIEKTUARI LOTUTA EZ DAUDEN KOBRANTZEN AURREIKUSPENAK:

(1) Bankuko ziurtagiria erantsi.

Hori dela eta, honako hau ESKATZEN DUT:

Dirulaguntzaren xede den proiekturako emandako dirulaguntzaren zenbateko osoa aldez aurretik ordaintzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Honako hau jakinarazten zait: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikuluari jarraikiz, eta egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko eskumenak alde batera utzi gabe, adierazpen honi eransten zaion edozein datu edo adierazpenetan funtsezko zehaztasunik eza, faltsutasuna edo omisioa gertatuz gero, ezin izanen da jarraitu eraginpeko eskubidea edo jarduera gauzatzen gertaera horien berri jakiten denetik aurrera, nolanahi ere, sor litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak galarazi gabe.

Data eta sinadura

IV. ERANSKINA

Erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko betebeharren gainekoa

Izena: .................................................................................................... NANa :...................................

Honen legezko ordezkaria: ................................................................., IFK: ....................................

Jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: .......................................................................................

Nire erantzukizunpean adierazten dut ezen ordezkatzen dudan entitatea eta hura administratzen edo ordezkatzen dutenak ez daudela sartuta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/Fo2005 ru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan dirulaguntzen onuradun izateko aurreikusitako debekuetan.

Data eta sinadura

Eskatzailearentzako informazio interesgarria

–Eskaeran eta erantzukizunpeko adierazpenean aurkeztutako datuen tratamendua bat etorriko da Datuak Babesteko 2016ko Erregelamendu Orokorrean (apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2018ko maiatzetik indarrean dagoena) eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoarekin. Datuetan sartu eta haiek zuzendu eta ezerezteko eskubideak aipatutako legerian oinarriturik erabiliko dira, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuan.

–Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak ikertzen ahalko du ea adierazitako datuak egiazkoak diren, eta, gezurrezkoak badira, eskatzen ahalko du emandako dirulaguntza eta kasuan kasuko berandutze-interesak itzul daitezela, eta arau-haustea oso astuna bada, zehapen espedientea irekitzen ahalko du.

V. ERANSKINA

Erantzukizunpeko adierazpena, sexuagatiko edo generoagatiko diskriminaziorik ezari buruzkoa

Izena: ........................................................................................., NANa: .............................................

Honen legezko ordezkaria: ..............................................................., IFK: .........................................

Jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: .......................................................................................

Adierazten dut, nire erantzukizunpean, ordezkatzen dudan entitate eskatzailea ez dela betetzen ari zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik, eta ez dagoela zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.

Data eta sinadura

Eskatzailearentzako informazio interesgarria

–Eskaeran eta erantzukizunpeko adierazpenean aurkeztutako datuen tratamendua bat etorriko da Datuak Babesteko 2016ko Erregelamendu Orokorrean (apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2018ko maiatzetik indarrean dagoena) eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoarekin. Datuetan sartu eta haiek zuzendu eta ezerezteko eskubideak aipatutako legerian oinarriturik erabiliko dira, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuan.

–Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak ikertzen ahalko du ea adierazitako datuak egiazkoak diren, eta, gezurrezkoak badira, eskatzen ahalko du emandako dirulaguntza eta kasuan kasuko berandutze-interesak itzul daitezela, eta arau-haustea oso astuna bada, zehapen espedientea irekitzen ahalko du.

VI. ERANSKINA

Gardentasun betebeharra

Gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena (PDFa).

Organoen osaketari eta dedikazioari buruzko adierazpena (PDFa).

Karguen ordainsariei buruzko adierazpena (PDFa).

VII. ERANSKINA

Baimena ematea

Nik, ...................................................................................(izena) ...................................................eta ...................................NANa duenak, ........................................IFZ duen ..........................................................................................entitatearen legezko ordezkari denak

Baimena ematen diot Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuari dirulaguntzen ebazpena ematen denean eta dirulaguntza adjudikatzeko prozeduraren tramitazioaren aldi osoan zehar egiazta dezan ordezkatzen dudan entitateak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela. Dirulaguntza horien xedea da ekintza humanitarioko proiektuak egitea, 2023an, Europako babesaren eta migrazioen arloan.

Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuari ez diot baimenik ematen dirulaguntza adjudikatzeko prozeduraren tramitazioaren edozein unetan egiaztatzeko ordezkatzen dudan entitateak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela, Europako babesaren eta migrazioen arloko ekintza humanitarioko 2023rako proiektuetarako dirulaguntzak emateko ebazpena ematen den unean eta betearazpen aldi osoan, eta, horregatik, hori egiaztatzen duten dokumentuak aurkezten ditut.

Data eta sinadura

VIII. ERANSKINA

Erantzukizunpeko adierazpena, beste laguntza batzuk eskatu eta/edo jaso izanari buruzkoa

Nik,..........................................................................(izena) ..............................................................eta ...................................NANa duenak, ........................................IFZ duen .....................................................................................................................entitatearen legezko ordezkari denak

Nire erantzukizunpean honako hau ADIERAZTEN DUT (X batez adierazi bidezko dena):

Entitateak ez d(it)u eskatu, edo ukatu za(izki)o, deialdi honetan aurkeztutako proiektu bererako beste dirulaguntza bat(zuk).

Entitateak beste dirulaguntza bat(zuk) eskatu d(it)u deialdi honetan aurkeztutako proiektu bererako, eta laguntza hori(ek) emateko ebazpena eman gabe dago.

Adierazi zer departamentutan eta entitatetan egin diren eskaera horiek.

–.............................................................................................................................

–.............................................................................................................................

–.............................................................................................................................

Entitateak beste dirulaguntza bat(zuk) eskatu d(it)u deialdi honetan aurkeztutako proiektu bererako, eta guztira ………………. euro esleitu zaizkio; hori frogatzen duten agiriak aurkezten ditu.

Adierazi zer departamentutan eta entitatetan egin diren eskaera horiek.

–.............................................................................................................................

–.............................................................................................................................

–.............................................................................................................................

................................................(e)n, 2023ko ................................................aren .............(e)(a)n

Honako hau jakinarazten zait: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69.4 artikuluari jarraikiz, eta egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko eskumenak alde batera utzi gabe, adierazpen honi eransten zaion edozein datu edo adierazpenetan funtsezko zehaztasunik eza, faltsutasuna edo omisioa gertatuz gero, ezin izanen da jarraitu eraginpeko eskubidea edo jarduera gauzatzen gertaera horien berri jakiten denetik aurrera, nolanahi ere, sor litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak galarazi gabe.

Data eta sinadura

IX. ERANSKINA

Baimen-eskaera, diruz lagundutako jarduerak lotutako pertsonak/entitateak azpikontratatzeko.

Espedientea: ..........................................................................

Diruz lagundutako proiektuaren/ekintzaren izena: ..............................................................................

Izena: ........................................................................................ NANa :...................................

Honako honen ordezkari: .................................................... IFK: .........................................

Jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: ............................................................................

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.7.d) artikulua aplikatuz, honako hau ESKATZEN DIOT dirulaguntza emateko eskumena duen organoari:

BAIMENA, AZPIKONTRATAZIOA EGITEKO lotutako pertsona/entitate honekin:

PERTSONAREN EDO SOZIETATEAREN IZENA

IFZ/IFK

LOTURA MOTA, Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 68.2 artikuluaren arabera*

AZPIKONTRATAZIOAREN DESKRIBAPENA

AZPIKONTRATAZIORAKO BAIMENAREN ZENBATEKOA

Halaber, HITZEMATEN DUT kontratazioa merkatuko baldintza normalen arabera egiteko.

Data eta sinadura

–Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamenduaren 68.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.7 d) artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, ulertuko da lotura dagoela inguruabar hauetakoren bat betetzen duten pertsona fisiko edo juridikoekin edo nortasunik gabeko elkarteekin:

a) Ezkontza-harremanez edo antzeko afektibitate-harremanez lotutako pertsona fisikoak, edo laugarren mailarainoko odol-ahaidetasuna edo bigarren mailarainoko ezkontza-ahaidetasuna dutenak.

b) Aldizkako ordainketen bidez ordaindutako lan-harremana duten pertsona fisiko eta juridikoak.

c) 2. apartatuan aipatzen den onuradunaren kide elkartuak izatea eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 11. artikuluaren 3. apartatuan aipatzen diren nortasun juridikorik gabeko entitateetako kide edo partaide izatea.

d) Sozietate bat eta haren bazkide maioritarioak edo kontseilari edo administratzaileak, bai eta ezkontideak edo antzeko afektibitate-harremana duten pertsonak eta laugarren mailarainoko odol-ahaidetasuna edo bigarren mailarainoko ezkontza-ahaidetasuna dutenak ere.

e) Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 4. artikuluaren arabera, talde bereko kide izateko baldintzak betetzen dituzten sozietateak.

f) Pertsona juridikoak edo nortasunik gabeko taldeak eta horien legezko ordezkariak, patronoak edo administratzen dituztenak, bai eta ezkontideak edo antzeko afektibitate-harremana dutenak eta laugarren mailarainoko odol-ahaidetasuna edo bigarren mailarainoko ezkontza-ahaidetasuna dutenak ere.

g) Pertsona juridikoak edo nortasunik gabeko taldeak eta pertsona fisikoak, juridikoak edo nortasunik gabeko taldeak, lege- edo estatutu-arauen edo kontratu-akordioen arabera, lehenengoen onurarako %50etik gorako partaidetza izateko eskubidea dutenak.

Iragarkiaren kodea: F2302220