50. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

68/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 22koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluko kide bat izendatzen duena.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseilua arautzen duen ekainaren 18ko 50/2007 Foru Dekretuaren 10.2 artikuluaren arabera, ordezkaritza handieneko enpresaburuen elkarteen eta sindikatuen ordezkariak kontseiluko kide izanen dira harik eta gizarte zerbitzuen arloko eskumena duen departamentuko titularrak ordezten dituen arte, aldez aurretik behar den proposamena eginda.

CENek izendatutako pertsona bat aldatzeko proposamena jaso da, Eduardo Mateo Miranda, hain zuzen. Kontseiluko kide horri eskerrak ematen zaizkio parte hartzeagatik, eta haren ordezkoa izendatzen da, Rafael Sánchez Ostiz, ANEAko lehendakaria dena (Laguntza Enpresen Nafarroako Elkartea).

Horrenbestez, ekainaren 18ko 50/2007 Foru Dekretuak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Rafael Sánchez Ostiz jauna Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluko kide izendatzea, ordezkaritza handieneko enpresaburuen elkarteen ordezkari gisa, Eduardo Mateo Miranda jaunaren ordez, eta azken horri eskerrak ematen zaizkio kontseiluan izan duen parte hartzeagatik.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko otsailaren 22an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2303147