50. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko otsailaren 22an hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kide bat ordezten duena.

Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, "Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideen kargualdia lau urtekoa izanen da".

Bestalde, artikulu horretako 3. apartatuak xedatzen du ezen duten ordezkaritzagatik edo betetzen ari diren karguagatik Hezkuntza Kontseiluan edo Hezkuntzako Batzorde Nagusian aritzen diren kideek kargua utzi beharko dutela aipatu ordezkaritza galdu edo kargu hartatik kendu bezain pronto.

Nafarroako Eskola Kontseiluaren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 356/1998 Foru Dekretuaren 13. artikuluan ezartzen da Nafarroako Eskola Kontseiluko kideek izaera hori galduko dutela, besteak beste, proposamena egin zuen erakundeak hala erabakitzen duenean.

Bestalde, azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 5. artikuluak dio Nafarroako Gobernuak izendatuko dituela Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideak, Hezkuntzako kontseilariaren proposamenari jarraikiz, foru lege horren beraren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Nafarroako Gobernuak 2019ko azaroaren 6an hartutako Erabakiaren bidez, Lourdes Larumbe Arretxe andrea izendatu zen, Nafarroako ikastetxeetako administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari gisa.

2023ko urtarrilaren 18an, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak jakinarazi zuen José Paulos Vazquez jauna izendatu zuela Lourdes Larumbe Arretxe ordezteko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. José Paulos Vazquez jauna izendatzea, Nafarroako ikastetxeetako administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari gisa, Lourdes Larumbe Arretxe andrearen ordez, ordezten duenaren kargualdia bukatu arte, hau da, 2023ko azaroaren 6ra arte, Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Nafarroako Eskola Kontseiluari edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiari helaraztea eta interesdunei jakinaraztea.

Iruñean, 2023ko otsailaren 22an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2303170