2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PETILLA ARAGOI
2023ko aurrekontua. Hasierako onespena
Petilla Aragoiko Udalak, 2022ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko aurrekontu orokorra.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta bete dadin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua; hartara, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.
Petilla Aragoin, 2022ko abenduaren 19an.–Alkatea, Florentino Aguas Arilla.
Iragarkiaren kodea: L2217398