5. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2022ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023. urterako aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Onetsitako aurrekontuaren barnean daude toki erakundearena berarena eta "Joaquín Larregla" Udalaren Musika Eskolako Patronatuarena.

Aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahal dute, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Irunberrin, 2022ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2217366