5. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2022ko abenduaren 20ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023. urterako plantilla organikoa; haren barnean daude toki-erakundearena berarena eta Joaquín Larregla Musika Eskolako Patronatuarena.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahal dute, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Irunberrin, 2022ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2217356