47. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Telefonogunea eraikin finkatuan

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Udaleko Hirigintza bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (foru lege horren bidez arautzen dira Ingurumenean Eragina duten Jarduerak) eta haren Erregelamenduan (onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez).

Espediente zenbakia: 5/2023/AACC.

Sustatzailea: Telefónica de España SAU.

Jarduera: eraikin finkatuko telefonogunea eguneratzea indarreko araudira.

Tokia: Invierno pasealekua 4-bis, Aranaz y Vides kalearen kantoian (2. poligonoa, 97. lurzatia, 1. azpieremua, 1. eta 2. unitateak).

Tuteran, 2023ko otsailaren 16an.–Hiri Garapen Jasangarriko Arloko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2302788