47. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2023rako

Alkatearen 2023ko otsailaren 16ko ebazpen baten bidez, 2023. urteari dagokion lan-egutegia onetsi zen. Hona zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:

"Lehenbizikoa.–2023ko lan-egutegiko jaiegunak onestea, Sesmako Udaleko bulegoetako langileentzat; honako hauek, alegia:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 29a: Las Nievas, herriko jaia.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2023. urtean epeak zenbatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta aurreko paragrafoan jaiegun deklaratu direnak. Abuztuaren 28a, 30a eta 31, bai eta irailaren 1a, urriaren 13a eta abenduaren 5a ere, baliodunak izanen dira epeak zenbatzeari dagokionez, bulegoak itxita egonen badira ere.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako eta 2023ko lan-egutegian jasotako jaiegunetan. Orobat egonen dira itxita abuztuaren 28an, 30ean eta 31n, bai eta irailaren 1ean, urriaren 13an eta abenduaren 5ean ere.

Bigarrena.–1.592 ordukoa izanen da Sesmako Udalaren bulegoetako lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua, eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 15 minutukoa izanen da. Nahitaez lan egin beharko da 07:45etik 15:00ak arte.

Abuztuaren 25ean bulegoak 12:00etan itxiko dira.

Hirugarrena.–Jendea hartzeko eta Erregistro orokorra irekitzeko ordutegia 9:00etatik 14:00 arte izanen da.

Laugarrena.–Egun baliogabeen deklarazioa udaletxeko iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea".

Sesman, 2023ko otsailaren 16an.–Alkatea, M.ª Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2302778