47. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARI

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Erronkariko Udalak, Alkatetzaren otsailaren 15eko 9/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi du salgai jartzea, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoan, herri-lurretako 2022ko aprobetxamendua. Lote bakarra du, eta hasierako prezio hauek (BEZa kanpo):

2022ko MOZKETA PLANA

ALDERDIA

Arnizkiria

UNADAK

5b, 5c, 5d, 5e, 5i

ESPEZIEA

Ler gorria

MOZKETA MOTA

Arraseko mozketa: 1,24 ha Bakanketa: 1,24 ha

AZALERA

9,38 ha

ZUR BOLUMENA (m³)

1.285

ENBOR TXIKIAREN BOLUMENA (m³)

898

BOLUMENA, GUZTIRA (m³)

2.183

Hasierako prezioa: 48.026 euro (BEZa kanpo).

Proposamenak –hasierako prezioaren %2 ordaindu izanaren egiaztagiriarekin batera– aurkeztu beharko dira 2023ko martxoaren 10eko eguerdiko hamabiak baino lehen. Jarraian irekiko dira.

Lizitatzaileek egunean egon beharko dute udal honekiko ordainketetan.

Baldintza partikularren agiriak interesdunen eskura daude Udalaren Idazkaritzan, bulego orduetan.

Erronkarin, 2023ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Amparo Viñuales Galé.

Iragarkiaren kodea: L2302828