47. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Aparkatze mugatu eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzan. 6. sektorea handitzea. 2023ko otsaila

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko urtarrilaren 30ean, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

"Ikusirik espedientean jasoriko agiriak, eta kontuan harturik zer xedatzen den Aparkatze mugatu eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantzaren 1. eta 4. artikuluetan,

ERABAKI DA:

1.–Lur gaineko aparkatzea aldatzea, 6. sektoreko eremu laranja handiturik; kolore laranjako 160 aparkaleku-plaza gaituko dira, eta desgaitasuna duten pertsonendako lau aparkaleku-plaza mantenduko dira Iruñeko "San Jose" udal hilerriko aparkalekuan, sarbideko ate nagusiaren parekoan, hain zuzen.

Aparkaleku-plazak erregulatuko dira ezarririk dauden orduetan, eta 6. sektoreko bizilagun-txartela erakusten duten ibilgailuak denbora-mugarik gabe aparkatzen ahalko dira, eta horretarako gaitzen duen tiketa dutenak, ordaindu den denboran. Udalaren kortesiaz, "San Jose" udal hilerriko ehorzketa eta errausketako zeremonietara joaten direnen egoera pertsonal eta emozionala dela eta, lehen ordua doakoa izanen da, eta gainerako denbora, baina, erregulatuko da eremu laranjako modalitatearen arabera.

2.–Eremua gaituko da bat etorriz erabaki honi erantsitako planoekin.

3.–Aldaketa hau indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean".

Iruñean, 2023ko otsailaren 7an.–Herritarren Segurtasuneko Alorreko idazkari teknikoa, Eva Echarri Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2302845