47. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Akats zuzenketa, Desgaitasuna dutenendako aparkatzeko txartelak arautzen dituen ordenantzaren behin betiko onespenean

2023ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 10ean, honako ordenantza honen iragarkia argitaratu zen: ordenantza, desgaitasuna dutenendako aparkatzeko txartelak arautzen dituena. Akatsa atzeman da ordenantza horren 10.1.c) artikuluan, titularrari txartela erabiltzea debekatzeko epeari dagokionez, hura hirugarren batzuek erabili dutenean. Hartara, zuzendu egiten da, honela:

Honela dioen tokian:

Arau-hausteak 2.000 eurotik 3.000 eurora arteko zehapena izanen du, eta titularrari txartela erabiltzeko debekua ezarriko zaio, gehienez ere 2 urtera arteko epean.

Honela behar du:

Arau-hausteak 2.000 eurotik 3.000 eurora arteko zehapena izanen du, eta titularrari txartela erabiltzeko debekua ezarriko zaio, urtebetez (1).

Orkoienen, 2023ko otsailaren 17an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2302830