2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LONGIDA
Herri-larreen aprobetxamendua. Eskaerak aurkeztea
Longidako Udalak, 2022ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost eguneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan Herri-lurretako aprobetxamenduen gaineko ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrek eska dezaten, interesa badute, ondotik ematen diren herri-lurretako aprobetxamenduen adjudikazioa. Modua herritarrentzako zuzeneko adjudikazioa izanen da eta Udalaren Idazkaritzan diren baldintzei jarraikiz eginen da. Hona hemen:
–Itoizko belarrak.
–Erdotzaingo eta Olaberriko belarrak.
Longidan, 2023ko otsailaren 20an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.
Iragarkiaren kodea: L2302861