47. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Ordenantza, arautzen duena Udalaren eta irabazi asmorik gabeko elkarteen arteko lankidetza, kultura, kirol eta gizarte jardueren arloan. Hasierako onespena

Ledeako Udalak, 2023ko otsailaren 20an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, arautzen duena Udalaren eta irabazi asmorik gabeko elkarteen arteko lankidetza kultura, kirol eta gizarte jardueren arloan.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ledean, 2023ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L2302982