47. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Lan egunen eta egun baliogabeen 2023ko egutegia

Lakuntzako Udalak, 2023ko urtarrilaren 30eko osoko bilkuran, jarraian hitzez hitz jasotzen den erabakia hartu zuen

"Lakuntzako Udalaren zerbitzuko langileendako 2023ko lan-egutegia proposatzen da, honako arau hauek oinarri hartuta: ekainaren 3ko 323/2022 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena; 233/2022 Foru Agindua, abenduaren 13koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 2023ko lan-egutegia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat, eta aplikatzekoak diren beste xedapen batzuk.

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.–Onestea Lakuntzako Udalaren bulegoetan 2023an izango diren jaiegunen egutegia. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege Eguna.

–Urtarrilaren 20a: San Saastin (herrian jai).

–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langilearen eguna

–Uztailaren 25a: Santiago.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 26, 27, 28 eta 29a: herriko jaiak.

–Urriaren 12a: Pilareko Andre Maria.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 4a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre María Sortzez Garbia

–Abenduaren 25a: Eguberriko bigarren eguna.

Era berean, baliogabeak izango dira, 2023. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Bigarrena.–Lakuntzako Udaleko administrazioaren lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 izango da (217 lan egun), eta honela banatuko da:

1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izango da.

2. Artikulu honetako aurreko apartatuetan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.), horiek lan egutegi berezia izango baitute.

Hirugarrena.–Lakuntzako Udaleko Erregistro Orokorra 10:00etatik 14:00etara arte egongo da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Lakuntzako Udalaren iragarki-taulan ere."

Lakuntzan, 2023ko otsailaren 22an.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L2303078