47. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

2023rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Behin betiko onespena

Xabierko Udalak, 2022ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen tasen, prezio publikoen eta zerga-tasen aldaketa 2023ko ekitaldirako.

Argitara eman zen 2023ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 10ean, eta jendaurreko epea iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsi dira 2023an indarrean izanen diren tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak.

Lehenbizikoa.–Onestea 2023rako karga-tasak. Hona hemen:

–0,23ko karga-tasa finkatzea, lurraren kontribuzioa ordainarazteko.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,5 eraikuntza, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoaren gainean; hau da, obra gauzatzeko prezioaren gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako koefizienteak aplikatzea, eta ehuneko 12ko tasa.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (zirkulaziokoa): tarifa ofiziala.

Bigarrena.–Uraren prezio publikoak 2023rako:

Etxeko erabilerarako hornidura: 0,80 euro/m³ (etxeko erabilera eta merkataritza jarduerarik gabeko etxabeetakoa).

Industria erabilerarako hornidura: 0,93 euro/m³ (industria edo merkataritzako erabilerak. Tarifa honetan sartzen dira industria, merkataritza, bulegoak eta langelak, ostalaritza, gastronomia elkarteak eta ikastetxeak).

–13/15 mm-ko kontagailua.

  • Gutxieneko kuota finkoa: 10 euro hiruhilekoan.
  • Kontagailuaren alokairua: 0,7 euro hiruhilekoan.

–25 mm-ko kontagailua.

  • Gutxieneko kuota finkoa: 16 euro hiruhilekoan.
  • Kontagailuaren alokairua: 4 euro hiruhilekoan.

–40 mm-ko kontagailua.

  • Gutxieneko kuota finkoa: 24 euro hiruhilekoan.
  • Kontagailuaren alokairua: 6 euro hiruhilekoan.

–50 mm-ko kontagailua.

  • Gutxieneko kuota finkoa: 52 euro hiruhilekoan.
  • Kontagailuaren alokairua: 12 euro hiruhilekoan.

–Estolderia eta arazketa: 25 euro/urtea (6,25 euro/hiruhilekoa).

–Xabierren indarrean diren gainerako zerga-tasak eta tasak mantentzea.

Hirugarrena.–Erabakia indarrean jarriko da 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira aplikatzen.

Laugarrena.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzea, orok jakin dezan, eta ohartaraztea aipatu erabakiaren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera; aldez aurretik, kasua bada, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean.

Xabierren, 2023ko otsailaren 23an.–Alkatea, Laura Guindano Taínta.

Iragarkiaren kodea: L2303184