2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
Hiri-jarduketako plan berezia, hiri-lurzoru finkatuko UC-6 unitateko 2. poligonoko 767., 768. eta 806. lurzatietan. Behin betiko onespena
Doneztebeko Udalak, 2023ko otsailaren 22ko ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketako plan berezia, hiri-lurzoru finkatuko UC-6 unitateko 2. poligonoko 767., 768. eta 806. lurzatietan, Francisco Javier Indart Elizondok sustaturik.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin bat.
Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta bi hilabeteko epean.
Donezteben, 2023eko otsailaren 23an.–Alkatea, Leire Ortuoste Garcia.
Hiri-jarduketako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2303435