47. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

2023rako zerga-tasak, tasak, tarifak eta prezio publikoak

Deikazteluko Udalak, 2022ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023ko ekitaldirako zerga-tasak, tasak, tarifak eta prezio publikoak. Erabaki hori 2023ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 3an.

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jotzen dira, eta aldatu direnen testua osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin, zeina maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen. Aldaketarik izan ez dutenek indarrean segituko dute.

1.–Ordenantza fiskala, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena:

–Tarifak:

Udal igerilekuak:

a) Denboraldiko abonuak.

  • Helduak: 60 euro.
  • Adingabeak: 30 euro.

b) Asteko abonuak.

  • Helduak: 20 euro.
  • Adingabeak: 10 euro.

c) Eguneko sarrerak.

  • Helduak: 6 euro.
  • Adingabeak: 3 euro.

2.–Lurraren kontribuzioa: 0,18.

3.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga

–Sortzealdiaren araberako karga-tasak

KOEFIZIENTEA

SORTZEALDIA

0,28

20 urte edo hortik gora

0,28

19 urte

0,06

18 urte

0,06

17 urte

0,06

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,07

13 urte

0,08

12 urte

0,14

11 urte

0,21

10 urte

0,27

9 urte

0,42

8 urte

0,47

7 urte

0,40

6 urte

0,33

5 urte

0,26

4 urte

0,19

3 urte

0,22

2 urte

0,19

1 urte

0,06

Urtebetetik behera

Karga-tasa bakarra sortzealdi guztietarako: ehuneko 15.

Deikaztelun, 2023ko otsailaren 20an.–Alkatea, Iñaki Suso Espadas.

Iragarkiaren kodea: L2302854