47. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

La Caja kultur etxearen erregelamenduko aldaketa. Hasierako onespena

Carcarko Udalak, 2023ko otsailaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen La Caja kultur etxearen funtzionamenduaren eta erabileraren erregelamenduko aldaketa.

Aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Carcarren, 2023ko otsailaren 22an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2303070