47. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Xehetasun Azterketa Erratzuko 49. poligonoko 299. lurzatian. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2023ko otsailaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, 3. puntuan, behin betiko onartu zuen Antonio Inda Echandik sustatutako xehetasun-azterketa, Erratzuko 49. poligonoko 299. lurzatiari dagokiona. Bertan, etxe bat eraikitzeko zehaztutako lerrokadurak aldatu nahi dira.

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72., 74. eta 79. artikuluetan xedatuarekin bat (haren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Baztanen, 2023ko otsailaren 23an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Xehetasun azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2303553