47. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, Gizarte Ongizatearen Alorrak hirugarren adinekoentzat antolatutako ikastaro eta jarduera soziokulturaletarako sarrera, izen-emate eta matrikulagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituen 26. ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2022ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udaleko Gizarte Ongizatearen Alorrak hirugarren adinekoentzat antolatutako ikastaro eta jarduera soziokulturaletarako sarrera, izen-emate eta matrikulagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituen 26. ordenantza fiskalean.

Erabaki hori argitaratu zen 2023ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 10ean, bai eta Barañaingo Udalaren iragarki-taulan ere, eta espedientea 30 egunean egon zen jendaurrean. Hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko manuei jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Inork ez du egin erreklamazio, kexa edo oharrik, eta, beraz, 26. ordenantza fiskalaren aldaketa onetsitzat jo eta behin betiko testua osorik ematen da argitara, behar diren ondorio juridikoak izan ditzan, bat etorriz aipatu foru legearen 325.1 artikuluarekin.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazi ezen ordenantza hauen aurka ezin dela errekurtsorik paratu administrazio bidean eta onespen hau, hautara, bide hauetako bat erabiliz aurkara daitekeela:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2023ko otsailaren 22an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Honako honen ordez:

26. ORDENANTZA, UDALEKO GIZARTE ONGIZATEAREN ALORRAK HIRUGARREN ADINEKOENTZAT ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO ETA JARDUERA SOZIOKULTURALETARAKO SARRERA, IZEN EMATE ETA MATRIKULAZIOAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Kontzeptua

2. artikulua. Prezio publikoak eskatuko dira Udaleko Gizarte Ongizatearen Alorrak urtean zehar eta hirugarren adinekoentzat antolaturiko ikastaro eta jarduera soziokulturaletan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrera, matrikula edo gisako beste edozein kontzeptu dela eta, prezio publikoak aplikatzeko beste ordenantzetan sartuta ez daudenean.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

3. artikulua. Prezio publikoaren zenbatekoa ordainduko da izen-ematea edo matrikula egitean.

4. artikulua. Prezio publikoak ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian ordainduko dira.

5. artikulua. Baldin, prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio. Gainerakoetan, behin betiko izen-ematea eginda, ordaindutako zenbatekoa ez da itzuliko.

Tarifak

6. artikulua. Arau honetan azaltzen diren tarifak aplikatuko dira, edo kasuan-kasuan ezartzen direnak, betiere garatu behar den jarduerari egokituak, eta, hala bada, Balio Erantsiaren gaineko zergaren kuota ere eramanen du.

ERANSKINA, 26. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFENA: BARAÑAINGO UDALEKO GIZARTE ONGIZATEAREN ALORRAK HIRUGARREN ADINEKOENTZAT ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO ETA JARDUERA SOZIOKULTURALETARAKO SARRERA, IZEN-EMATE ETA MATRIKULAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

2023KO TARIFAK
(eurotan)

Erroldatuak

Erroldatu gabeak

–Ikastaro eta lantegiak (euro/ikastaro)

28,91

63,44

–Mendekotasuna prebenitzeko eta mendekotasunaren arretarako lantegia. (3 egun astean)

31,51

63,44

Honako hau behar du:

26. ORDENANTZA. BARAÑAINGO UDALEKO GIZARTE ZERBITZUEN ALORRAK ANTOLATZEN DITUEN JARDUERA, IKASTARO ETA LANTEGIETAN PARTE HARTZEKO ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. azpiatalean xedatutakoari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea), eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Ordenantza honen zerga-egitatea hau da: Barañaingo Udaleko Gizarte Zerbitzuen Alorrak antolaturiko jarduera, ikastaro eta lantegietan parte hartzeko matrikulazioa dela eta, alderdi batek eskatuta egiten den udal jarduera, baldin eta horiek sartzen ez badira prezio publikoak aplikatzeko beste ordenantza batzuetan eta Barañaingo Udalak berariaz deklaratzen ez badu doakoak direla.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Ordenantza honetan arautzen den prezio publikoa ordaindu behar dute Barañaingo Udaleko Gizarte Zerbitzuen Alorrak antolaturiko jarduera, ikastaro eta lantegietan parte hartzea eskatzen duten pertsona fisikoek, horretarako behar den matrikula formalizatuz.

Tarifak

4. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean ageri dira, edo kasuan-kasuan ezarriko dira, egin behar diren jardueren ezaugarri bereziei jarraikiz.

5. artikulua. Barañainen erroldaturik ez daudenak ikastaro eta lantegietan leku librerik gelditzen bada baizik ez dira onartuko. Halakoek ikastaro bakoitzagatik ordaindu beharreko prezioa izanen da erroldatuei eskatutakoa baino handiagoa.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

6. artikulua. Ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian eginen da diru-bilketa.

7. artikulua. Baldin, prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, zerbitzua egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio. Gainerakoetan ez da dirurik itzuliko.

8. artikulua. Hemen arautzen den prezio publikoa dela-eta zorrik baldin bada, horiek premiamenduzko administrazio prozeduraren bidez eskatzen ahalko dira, eta diru-bilketari buruz aplikatzen ahal zaion araudiari jarraikiz.

Azken xedapen bakarra

Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean eta sortuko ditu ondorio juridiko osoak.

ERANSKINA, 26. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFENA: BARAÑAINGO UDALEKO GIZARTE ZERBITZUEN ALORRAK ANTOLATZEN DITUEN JARDUERA, IKASTARO ETA LANTEGIETAN PARTE HARTZEKO ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

2023KO TARIFAK
(eurotan)

Erroldatuak

Erroldatu gabeak

1.–Ikastaroak eta lantegiak (4. eta 5. puntuetakoak izan ezik).

10

15

2.–Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak proposatutako pertsona kaltebera edo arrisku handikoentzako prebentzio jarduera selektiboak, nahiz eta izen-emate irekiak ere onartu talde normalizatuak osatzeko.

Doan

3.–Baliabide propioak baliatuz eta kostu gehigarririk gabe egiten diren jarduerak.

Doan

4.–Eskulangintzako, aisialdiko eta abarretako jarduerak, erretirodun eta/edo pentsiodunentzat.

29

63

5.–Autonomiaren sustapeneko eta mendekotasunaren prebentzioko zerbitzua.

32

63

Iragarkiaren kodea: L2303079