47. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

2023rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak

Arguedasko Udalak, 2022ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023ko ekitaldirako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, aurrez iragarkia argitaraturik 2023ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 10ean, eta toki erakunde honen iragarki-taulan. Jendaurreko epea iragan denez inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Argitara ematen da 2023an indarrean izanen diren tasa, prezio publiko eta zerga-tasen behin betiko onespena. 2022an indarrean zeudenak mantentzen dira, honako hauek salbu:

UDAL IGERILEKUAK

Haurren eguneko sarrera (4-14 urte)

3,00 euro

UDALAREN KIROLDEGIA ETA TENIS PISTAK

(urtekoa: urtarriletik abendura)

Haurren eguneko sarrera (4-14 urte)

3,00 euro

PISTAK ALOKATZEA KIROL ERABILERARAKO BAKARRIK

Padel pista alokatzea (iraupena: 1,5 ordu). Prezio publiko hori indarrean jarriko da padeleko pista berria erabiltzeko prest dagoenean

12,00 euro

UDAL HILERRIAREN ERABILERA

Ehorzteko tasa (hobiratzea)

350,00 euro

Desehorzketa

120,00 euro

BESTE TASA BATZUK / BESTE PREZIO PUBLIKO BATZUK

Tokiko erakundeak sortutako eta inprimatutako liburuak eta bestelako argitalpenak

Zenbatekoa argitalpen bakoitzaren kostu unitarioen arabera zehaztuko da, eta kostu horien %85 jasanaraziko da, gutxienez

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Arguedasen, 2023ko otsailaren 22an.–Alkatea, José M.ª Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2303061