47. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Anueko Udalak, 2022ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Anueko Udalaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 32. artikulua.

Erabaki hori argitara eman zen 2023ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 10ean, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Legez ezarritako jendaurreko aldia iraganik inork inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aginduak betez, ordenantza fiskalaren aldaketa behin betiko onetsitzat jo, eta argitara ematen da aipatutako 32. artikulua, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

32. artikulua:

2010eko abuztuan, Anueko Udalak, Aritzuko Kontzejuarekin batera, hitzarmen bat sinatu zuen Aritzuko pistarako sarbidea erregulatzeko, konponbidea emate aldera hartan izaten zen ibilgailu trafiko gaitzari. Pista horretan, egoera hauetako batekin bat datozenak bakarrik sartzen ahalko dira:

1.–Anuen erroldaturik egotea, ibilgailua norberaren izenean inskribatua izanik. Ibilgailuak inskribatutzat joko dira haien agirietan Anueko helbide bat ageri bada eta titularrak udalerrian ordaintzen badu ibilgailuen zirkulazioaren gaineko nahitaezko zerga.

2.–San Humberto izeneko ehiztari-elkarteko kidea izatea edo haren gonbidapen txartela izatea.

3.–Sarbidea baso pista horretatik duten ondasun higiezinen jabeak edo horiek erabiltzeko eskubideak izatea frogatzen dituztenak.

Aurreko baldintza horiek ez betetzea arau-haustetzat hartzen da, eta espediente bat irekitzea ekarriko du berekin; zehapena tipifikaturik dago 150 euroko isunarekin.

Anuen, 2023ko otsailaren 23an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2303159