47. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

12/2023 EBAZPENA, otsailaren 8koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita José María Arrese Leza Landareen Operadoreen Erregistro Ofizialean inskribatzeko, 5. taldean (espezie apaingarriak), kategoriarik gabeko ekoizle gisa.

José María Arrese Lezak, bere izenean, Landareen Operadoreen Erregistro Ofizialean inskribatzeko eskatu zuen 2023ko urtarrilaren 26an, espezie apaingarrien kategoriarik gabeko ekoizle gisa.

Inskripzio-orriarekin batera, agiri hauek aurkeztu ziren:

1.–Landareen Operadoreen Erregistro Ofizialean operadore profesional gisa alta emateko eskaera-inprimakia.

2.–Carlina acaulis eta Carlina acantifolia espezieen ekoizpen prozesuak deskribatzen dituen memoria, honako hauek zehaztuta: laborantzaren xehetasunak, instalazioak, arazo fitosanitarioak, etab.

3.–Produktu fitosanitarioetako maila kualifikatuaren ziurtagiria.

4.–Erregistroan inskribatzeagatiko tasa ordaintzeko gutuna.

Espezie zehatz horien haziek ez dute pasaporte fitosanitariorik behar, eta Carlina sp. landareen komertzializazioak, oraingoz, ez du lotutako izurriterik.

Hala ere, eskatzaileak konpromisoa hartzen du indarrean dagoen araudiak eskatzen duena betetzeko, batez ere otsailaren 11ko 200/2000 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Landare apaingarriak ugaltzeko materialaren kontrolari, produkzioari eta merkaturatzeari buruzko Erregelamendu Teknikoan eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko urriaren 26ko 2016/2031 (EB) Erregelamenduan (landareen izurriteen aurkako babes-neurriei buruzkoa) ezarritakoa. Hori dela eta, baimena ematea proposatzen da.

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeari buruzko abenduaren 18ko 2654/85 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz.

Adierazitakoarekin bat eta Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 28ko 16/2019 Ebazpenaren bidez emandako eskuordetzea erabiliz, ebazpen horren bidez Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi baitziren indarreko araudiak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari esleitutako nekazaritza arloko administrazio eskumen batzuk,

EBAZTEN DUT:

1. José María Arrese Lezari espezie apaingarrien ekoizle izateko baimena ematea (kategoriarik gabe) eta Landareen Operadoreen Erregistro Ofizialean inskribatzea, ES15310474 kodearekin.

2. Ebazpen hau interesdunari eta Nekazaritza eta Elikadura Ministerioko Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2023ko otsailaren 8an.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F2302115