47. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

16/2023 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimentzen baita 2023-2024 ikasturtera arte luzatzea ikastetxe batzuetako eskolaldi etengabea edo malgua.

Hezkuntzako zuzendari nagusiak azaroaren 21ean emandako 526/2022 Ebazpenaren bidez, prozedura bat ezarri zen eskolaldi etengabea edo malgua baimenduta duten ikastetxeek eska dezaten eskolaldi mota hori 2023-2024 ikasturtera luzatzea.

Zenbait ikastetxek eskolaldi etengabea edo malgua luzatzea eskatu diote Hezkuntza Departamentuari, 526/2022 Ebazpenak ezarritako baldintzei jarraikiz.

Ikusirik Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendariak egindako txostena, 2022-2023 ikasturtean eskolaldi etengabea edo malgua baimenduta zeukaten zenbait ikastetxeri baimena luzatzearen aldekoa.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe batzuei eta Hezkuntza Bereziko ikastetxe batzuei eskolaldi etengabea ezartzeko baimena luzatzea 2023-2024 ikasturtera arte, modu esperimentalean. Ikastetxe horiek I. eranskinean agertzen dira.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe batzuei eta Hezkuntza Bereziko ikastetxe batzuei eskolaldi malgua ezartzeko baimena luzatzea 2023-2024 ikasturtera arte, modu esperimentalean. Ikastetxe horiek II. eranskinean agertzen dira.

3. Baiestea Iruñeko San Juan de la Cadena HLHIP ikastetxeari emandako baimenaren luzapena, eskolaldi etengabea 2023-2024 ikasturtera arte modu esperimentalean luzatzekoa, bat etorriz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 6/2023 zenbakiko autoarekin.

4. Ezestea Jauntsarasko (Basaburua) Oihanzabal HLHIP ikastetxeari emandako baimenaren luzapena, eskolaldi etengabea 2023-2024 ikasturtera arte modu esperimentalean luzatzekoa; izan ere, ikastetxeko eskola kontseiluak eskolaldi mota horren luzapena eskatzea atzera bota du, lortu diren aldeko botoak ez baitira iristen azaroaren 21eko 526/2022 Ebazpenean eskatzen den ehunekora. Hori horrela, eta aipatutako ebazpenean ezarritakoarekin bat, ikastetxe horrek eskolaldi zatitua ezarri beharko du berriro 2023-2024 ikasturterako.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

6. Ebazpen honen eta haren eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

7. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak igortzea Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

Iruñean, 2023ko otsailaren 6an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA

Eskolaldi etengabea ezartzeko baimena 2023-2024 ikasturtera luzatzea

IKASTETXEA

HERRIA

San Babil HLHIP

Ablitas

Gabriel Valentín Casamayor HLHIP

Oibar

La Cruz HLHIP

Allo

Almandoz HLHIP

Almandoz

Sagrado Corazón I. Itun.

Altsasu

Zelandi HLHIP

Altsasu

Iñigo Aritza Ikastola

Altsasu

Lokiz HLHIP

Antzin

Virgen de la Cerca HLHIP

Andosilla

Ezkaba HLHIP

Antsoain

Añorbe HLHIP

Añorbe

San Miguel HLHIP

Agoitz

Arbizuko Herri Eskola HLHIP

Arbizu

Nazabal HLHIP

Areso

Sancho Ramírez HLHIP

Arguedas

Arraioz HLHIP

Arraioz

La Balsa HLHIP

Arroitz

Urraca Reina HLHIP

Artaxoa

Auzperri HLHIP

Aurizberri (Erroibar)

Mater Dei I. Itun.

Aiegi

Francisco Arbeloa HLHIP

Azagra

Azpilkueta HLHIP

Azpilkueta

Alaiz HLHIP

Barañain

Eulza HLHIP

Barañain

Los Sauces HLHIP

Barañain

Martín Azpilcueta HLHIP

Barasoain

Beire HLHIP

Beire

Río Arga HLHIP

Berbintzana

Beriain HLHIP

Beriain

Mendialdea I HLHIP

Berriozar

Araxes HLHIP

Betelu

Santa Ana HLHIP

Buñuel

Ermitaberri HLHIP

Burlata

Hilarión Eslava HLHIP

Burlata

San Juan de Jerusalén HLHIP

Cabanillas

Teresa Bertrán de Lis HLHIP

Cadreita

Virgen del Soto HLHIP

Caparroso

Virgen de Gracia HLHIP

Cárcar

Virgen de la Oliva HLHIP

Zarrakaztelu

Santa Vicenta María HLHIP

Cascante

Francisco Javier Sáenz de Oiza HLHIP

Kaseda

Dos de Mayo HLHIP

Castejón

Otero de Navascués HLHIP

Cintruénigo

Ciudad de Corella HLHIP

Corella

Cerro de la Cruz HLHIP

Cortes

Virgen de Nievas HLHIP

Deikaztelu

San Miguel HLHIP

Doneztebe

Elizondo HLHIP

Elizondo

Erratzu HLHIP

Erratzu

San Esteban HLHIP

Erroibar

Santa Ana I. Itun.

Lizarra

Landagain HLHIP

Etxalar

Andra Mari Ikastola

Etxarri Aranatz-Arbizu

San Donato HLHIP

Etxarri Aranatz

Doña Álvara Álvarez HLHIP

Faltzes

Juan de Palafox HLHIP

Fitero

Virgen del Rosario HLHIP

Fontellas

Elías Terés HLHIP

Funes

Santos Justo y Pastor HLHIP

Fustiñana

Orreagako Ama HLHIP

Garralda

Gartzain HLHIP

Gartzain

Andrés Narbarte Xalto HLHIP

Goizueta

Virgen Blanca HLHIP

Uharte

Isterria HB I. Itun.

Ibero (Oltza zendea)

Irurita HLHIP

Irurita

Atakondoa HLHIP

Irurtzun

Pulunpa HLHIP

Ituren

Arrano Beltza HLHIP

Iturmendi

Lakuntzako Herri Eskola HLHIP

Lakuntza

San Miguel HLHIP

Larraga

Legasa HLHIP

Legasa (Bertizarana)

Erleta HLHIP

Leitza

Lekaroz HLHIP

Lekaroz

Ibarberri HLHIP

Lekunberri

Doña Blanca de Navarra HLHIP

Lerin

Tantirumairu Ikastola

Lesaka

Ángel Martínez Baigorri HLHIP

Lodosa

La Milagrosa I. Itun.

Lodosa

Santa María HLHIP

Los Arcos

San Juan HLHIP

Irunberri

San Bartolomé HLHIP

Martzilla

Santa Ana HLHIP

Mélida

San Francisco Javier HLHIP

Mendabia

Nuestra Señora de los Dolores I. Itun.

Mendabia

Julián M.ª Espinal Olcoz HLHIP

Mendigorria

Nuestra Señora del Patrocinio HLHIP

Milagro

San Benito HLHIP

Miranda Arga

Santa Bárbara HLHIP

Elo

Honorio Galilea HLHIP

Monteagudo

Mardones y Magaña HLHIP

Murchante

Raimundo Lanas HLHIP

Murillo el Fruto

San Miguel HLHIP

Noain

Obanos HLHIP

Obanos

Otsagabia HLHIP

Otsagabia

Domingo Bados HLHIP

Olazti

Príncipe de Viana HLHIP

Erriberri

Auzalar HLHIP

Orkoien

San Miguel HLHIP

Orkoien

Oronoz HLHIP

Oronoz

San Salvador HLHIP

Oteitza

Buztintxuri HLHIP

Iruña

Cardenal Ilundáin HLHIP

Iruña

Doña Mayor HLHIP

Iruña

José Mª Huarte HLHIP

Iruña

Lago de Mendillorri HLHIP

Iruña

Ermitagaña HLHIP

Iruña

García Galdeano HLHIP

Iruña

Iturrama HLHIP

Iruña

Mendigoiti HLHIP

Iruña

Mendillorri HLHIP

Iruña

Nicasio de Landa HLHIP

Iruña

Rochapea HLHIP

Iruña

San Francisco HLHIP

Iruña

San Jorge HLHIP

Iruña

Vázquez de Mella-Bayonne HLHIP

Iruña

El Molino HB I. Itun.

Iruña

Juan Bautista Irurzun HLHIP

Azkoien

Pitillas HLHIP

Pitillas

Ximénez de Rada HLHIP

Arrada (Murillo el Cuende)

San Bartolomé HLHIP

Ribaforada

Julián Gayarre HLHIP

Erronkari

Saldias HLHIP

Saldias

Alfonso X "El Sabio" HLHIP

San Adrián

Luis Gil HLHIP

Zangoza

Nuestra Señora de la Asunción HLHIP

Santakara

Hermanas Uriz Pi HLHIP

Sarriguren

Joakin Lizarraga HLHIP

Sarriguren

Nuestra Señora del Rosario HLHIP

Sartaguda

Virgen de las Nieves HLHIP

Sesma

Sunbilla HLHIP

Sunbilla

Marqués de la Real Defensa HLHIP

Tafalla

Garces de los Fayos Ikastola

Tafalla

Escuelas Pías I. Itun.

Tafalla

Elvira España HLHIP

Tutera

Griseras HLHIP

Tutera

Huertas Mayores HLHIP

Tutera

Monte San Julián HLHIP

Tutera

Tutera Torre Monreal HBIP

Tutera

San Miguel HLHIP

Uharte Arakil

Uxue HLHIP

Uxue

Urdiain HLHIP

Urdiain

Urrotz HLHIP

Urrotz-Hiria

Félix Zapatero HLHIP

Valtierra

Ricardo Campano HLHIP

Viana

Erentzun Ikastola

Viana

El Castellar HLHIP

Alesbes

San Veremundo HLHIP

Villatuerta

Atargi HLHIP

Atarrabia

Lorenzo Goicoa HLHIP

Atarrabia

Ziga HLHIP

Ziga

Gloria Larrainzar Eugi HLHIP

Zubiri (Esteribar)

Zugarramurdi HLHIP

Zugarramurdi

II. ERANSKINA

Eskolaldi malgua ezartzeko baimena 2023-2024 ikasturtera luzatzea

IKASTETXEA

HERRIA

Zumadia HLHIP

Abartzuza

AurizkoLHIP

Auritz

Lizarra Ikastola

Lizarra

Iragarkiaren kodea: F2302055